Rangoa

Krisi mota asko bizi dugu gaur: ekonomikoa, ekologikoa, ezkerrarena, erlijioarena, eskubideena, demokratikoa... Krisi sistemikoa. Kolapso sentsazioa eta nora eza. Eta desorientaziotik ateratzea zaila da. Baina tira, askatzen hasteko, zera esan daiteke: krisi batzuen larritasuna ukaezina dela, baina krisi guztiek ez dutela rango berbera. Has gaitezen balorazio zorrotzagoak egiten. Krisi mota ezberdinak batu dira, bai, baina ekonomikoa da nagusiena, eta honekin batera, seguruenik, energia eta klima aldaketaren krisia (ekologikoa). Niretako krisi hau (ekologikoa) inportantea da, batez ere ekonomikoan duen eraginagatik. Beste behin ere, pertsonen duintasun krisiak kezkatu behar gaitu gehien. Eta duintasuna konkistatzen hasten da beharrizan material minimoak lortzen hasten garenean. Nahi duguna esango dugu, baina horrela da. Badakit analisi hau ez dutela konpartituko –edo mila ñabardura jarriko diotela– inoren golkotik soldata ederrak jasotzen dituzten parasitoek; eskubidez mozkortuta dauden horiek. Ongizatearen eredu sozialdemokrata eta merkatuaren logika uztartu nahi duten ilusionistak. Bukatzeko, desio bat: argazki honek ondorio berritzaileak izatea gizartea, lana eta administrazioa antolatzeko orduan (ordu historiko berrian).


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude