Anjel Lertxundi

"Perfekzioa faxista omen duk"

  • Aise eman zidan erantzuna.

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2011ko urriaren 09a
Anjel Lertxundi
Anjel LertxundiDani Blanco

Hogeita hamaikagarrenean aidanez, Espainiako Literatura Sari Nazionala.

Asmatu duk, asko gustatzen zaidak musa, eta hogeita hamaika eskutik omen nian epaimahaiaren esanetan. Eta ni konturatu ez, nire keinu bat gaizki interpretatu zuten arte!

Piztiaren izena aitatu ez ote dudan...

Bai, bete-betean asmatu duk. Batzuentzat, Espainia duk piztiaren izena. Beste batzuentzat, literatura. Sariak ere piztia beltzak dituk askorentzat. Nazionalari dagokionez, piztiak asko gozatzen dik nazioen arteko sestrekin.

Badakizu, zorion perfektua ezin lortu gurean.

Perfekzioa faxista omen duk, Nietzschek esana. Utopia bat noiz bilakatzen den faxismo? Zoriona lortzeko aitzakian, bere zorion ereduarekin ados ez daudenak garbitzen hasten denean.

Alegia, etxeko hautsak behar direla harrotu, erraztu, daudenean egon?

Ezagutu eta tratatu, hautsak, etxekoak izanagatik ere, alergia-iturri izaten baititut.

Lasai, lurrak berdinduko gaitu guztiak.

Iraultza Frantsesaren Egalité ekarri didak gogora. Lur azpian, guk denok egalité osoa; gutaz gozatuko duten harrek, fraternité hala moduzkoa; eta liberté berriz, zendu baten bake betirako hori.

Bitartean, ordea, konpainia noblean egotea onena.

Bai, ondo esan duk: bitartean. Eta konpainian. Ahal bada, noblean.

Eta, badaezpada, bete eta bete lehorreko koadernoa.

Marinelek lehorrari ematen dioten zentzuan, noski. Jakingo duk lehorra gaztelaniaz tierra firme dela. Eta niretzat idaztea duk mundualdiak eman didan lehorra, lur irmoena.

Leialtasun baten historia bizi duzu, beraz.

Ez zaidak ezer sakralizatzea gustatzen. Ezta literatura ere. Baina leiala natzaiok. Zenbat, nire emazteari galdetu beharko diok.

Hainbeste urteren buruan, ajea du Lertxundik?

Urteei eta nekeari eransten bazaio gerra ematen segitzeko gogoa, eta horri inork ajea deitzen badio, bere eskubidea dik.

Mentura dugun artean, hortaz...

Arteak borroka irabazi nahi ziok denborari. Eta artea, euskaraz, baduk denbora ere. Sisifo totala, aizak.

Joan aurretik: zer itxura du egun munduaren neurriak?

Nola nahi duk neurtzea, kana erditan edo metrotan, eurotan edo dolarretan, ipuin bat idatziz edo poesia pixka batekin?

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundi kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-24 | Booktegi
"Irakurtzea da bizitzeko eta munduari begiratzeko tresnarik onena"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Anjel Lertxundirekin solasean bere lanei buruz, eta bereziki 'Hunik arrats artean' ipuin-bildumaz. Liburua deskargatzeko: http://booktegi.eus/liburu.php?id=108


2013-10-03
Anjel Lertxundirekin "aurrez aurre"
MULTIMEDIA - solasaldia

Anjel Lertxundik  Bilboko Gutun Zuria Nazioarteko Jaialdian "Etxeko hautsa" bere azken lanari buruz hitz egin zuen.
2012/04/18


2012-11-29
Anjel Lertxundik hamaika istorio jaso ditu 'Paper-festa' liburuan

Atzo aurkeztu zuen Anjel Lertxundik ipuin laburrez osaturiko Paper-festa (Alberdania 2012) liburua Donostiako Udal Liburutegian. “Ingurua begiratzetik sortutako ipuin mordoa dago hemen; Nire hurbileko errealitatearekin oso lotua dagoen liburua da”, adierazi du idazleak.


2011-08-31
Euskara, nire errepublika
MULTIMEDIA - solasaldia

Anjel Lertxundik Elgoibarko Kultur Etxean emandako hitzaldia: “Askok esaten dute: nire aberria hizkuntza da, nire aberria haurtzaroa da, edota nire aberria zazpi lurraldeak dira. Nik ez dut esango nire aberria euskara denik, ez delako. Izan ere, zein den ere ez baitakit. Hala ere, hitz jokoa egin nahi izan dut horrekin. Beste aldetik, errepublika da sistema zibil potenteena, denok berdin egiten gaituena, eta nahi nuke euskararen onarpena eta gure arteko elkarbizitza forma zibil... [+]


2009-05-04
Anjel Lertxundik Guggenheimeneko hitzaldia
MULTIMEDIA - solasaldia

"Eremu urriko hizkuntza batetik: idazle baten hausnarketa" hitzaldia eskaini zuen Anjel Lertxundik apirilaren 24an Bilboko Guggenheim museoan. Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna jardunaldien programako parte izan zen.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude