I
Nola larunbat gauez bakarrik
utzi ohi nauen koadrilak,
mutil gazteen bila dihardu
Algortako neskatilak,
sakontasunez aztertu ondoren
Euskal Herriko mutilak,
fundamentuan gehiago dira
zulobako jeringilak,
zulatutako arrautzak edo
arrautz gabeko natilak.
|
V
Ondarrutar bat ezagututa
ze gorputza, zenbat arte,
lotsarik gabe aritu ginen
izerditan blai, jo ta ke.
Berez mutila maite nuenik
ezin ukatu nezake,
dena primeran joan zitzaigun
hizketan hasi zen arte.
|
II
Lehenbizikoa Miguel izan zen,
iazko San Ferminetan,
lehen musua hark eman zidan
goxo-goxo Estafetan.
Beti zezenez, entzierroez,
eta korridez hizketan,
egia esan aditua zen
adar kontu guztietan.
|
VI
Hurrengoa zen pilotaria,
Abadiñoko piraña,
luzean pasa egiten zuen
eta laburrean, kaña.
Esaten zuten frontoian zela
oso atzelari bikaina,
zaletasuna frontoietik at
mantendu ohi zuen baina.
|
III
Bigarrena ezagutu nuen
Neguriko Telepizzan,
peperonia eta piperra
nik gustuko nuen gisan.
Laster zita izango genukeen
Andra Mariko elizan,
ezkondu arte “ez egiteko”
asmorik ez balu izan.
|
VII
Bizar luzedun azpeitiarra,
Frediren laguna zen Urtzi
ados ez zela neba maiteak
oso garbi zigun utzi:
"Nire arreba ukituz gero
biziko haiz oso gutxi!"
Gutunik jaso izan dut baina
ez dut berriro ikusi.
|
IV
Hurrena txirrindularia zen,
kaskoa eta kulota;
lizentziaturaz abokatua,
sukaldaria, judoka,
ametsetako printze urdina
guapo eta poliglota…
Pena bakarra urrun daudela
Barkoxe eta Algorta.
|
VIII
Azken aukera hauxe izan zen,
San Antonio ala hil,
eta santuak lista-de-esperan
jarri zizkidan nuevemil!
Orain badakit Durangon nola
dagoen hainbeste mutil,
eta zergatik kokatu zuten
Urkiolatik hain hurbil…
baina denak ez direlakoan
Mister Been edo Beny Hill,
iragarki bat jarri behar dut:
“Pretendiente bila nabil.”
|