Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka

  • Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2011eko urriak 02

Berria egunkariak lerroburu hauekin aurkeztu zuen Anna Hazareren borroka joan den abuztuan: “Milaka lagunek bat egin dute Indian ustelkeriaren aurka hasitako protestekin. Anna Hazare ekintzaileak kartzelan geratzea erabaki du, espetxetik irteteko baimena badu ere”. Gose grebaz erkideak mobilizatzen dituen lider zahar bat Indian... Gandhi berri bat ote?

Askok izendatu dute gisa horretan. Hazarek berak ere horretarako bidea eman du: Indiaren aitapontekoa bezalatsu janzten da, Gandhiren erretratuen aurrean azaltzen zaie argazkilariei... Eta Mahatmak kolonizatzaile britainiarrak nola, Hazarek antzera samar dauzka asaldaturik Delhiko aparatu politiko zaharkituak.

2011 honetan bertan pare bat gose greba egin ditu, bata apirilean, bigarrena abuztuan, mundu osoan fama eman diotenak. Indiaren garapen ekonomikoa oztopatzen duen ustelkeria borrokatzeko ombudsman edo ararteko berezia eskatzen du, plaza publikoan barau eginez. Gobernua ahalegindu da karrikatik etxeratzen, Hazareren mezua ahultzeagatik, baina espetxean giltzaperatu duenean, orduantxe egin die gaiak ihes eskuetatik agintariei. Azkenean, gobernuak arartekoa onartu behar izan du.

Munduak uda honetan ezagutu du Hazare, baina indiarrek badute haren agintzeko moduen berri aspaldidanik. Duela 74 urte Kisan Baburao Hazare sortu zen, langile familia txiro batean. Ezin izan zuen ikasketarik burutu eta mutikotatik ahal bezala bizimodua atera behar izan zuen, tartean Mumbaiko karriketan loreak salduz.

India eta Txinaren arteko gerrak harrapatuta, 1963an eraman zuten soldadu. Armada ezin izan zuen berehalakoan laga, 1965ean India eta Pakistanen arteko gerra piztu baitzen. 12 urte eta gero 1975ean lizentziatu zuten. Militarren pentsio bat dauka irabazi bakartzat. Ezkongabea izan da beti.

Ralegan Siddhi izeneko bere sorlekura itzulita, miseriarik gorrienean murgildutako herria aurkitu zuen, Indian hain ugari direnetako bat: gosea, zorrak, basoak desegitearen ondorioz arazo ekologikoak, kriminalitatea, alkoholismoa... Gazte talde bat bereganatuta, herrigintzari heldu zion Hazarek.

Alkohola debekatu zuten herrian, ostatu eta bestelako saltokiak itxiaraziz. Inor harrapatzen bazuten edaten, zutoin bati lotu eta zigorrez jotzen zuten. “India baserritarra lurralde gogorra zen” erantzuten die Annak hertsikeria hura aurpegiratzen diotenei.

Baina moralizaziotik harago –tabakoa pipatzea ere debekatu zuten– herria biziberritzeko estrategia abiarazi zuten. 1980an hazien bankua sortu zuten: laborari aberatsenek beren uzten zati txiki bana utzi behar dute txiroenak ere hurrengo urtean zer ereina eduki dezan. Urtegi bat eraiki zuten, erregadio sistema antolatu, egarri handiko ekoizpenak –azukre kanabera, esaterako–  galarazi.

Beste aldaketa asko ekarri zituen kasta ezberdinen integrazioan, haur eta gazteen hezkuntzan eta abar.

Komunikatzen nagusi

Ralegan Siddhiko ohituretan berrikuntza bat sartu zuen, gaurko Euskal Herrian ere agian usatzeko modukoa: ezkontzako banketeekin herritarrak bizitarako zorpetzen direnez, eztei kolektiboak, gastuak partekatzeko. Gainera, Gandhiren filosofian oinarrituta, auzotarren biltzarra edo Gram Sbha zabaldu zuen herrian bezala Maharashtra estatu osoan.

1991n Hazarek Ustelkeriaren kontrako Mugimendua antolatu zuen sorterrian, oihana kontrolatu behar zuten basozainen eta zura saltzen zuten kontratisten arteko iruzurrak salatzeko. Herritik Maharashtra estatura, eta hortik India osora zabaldu ziren lider berriaren kanpainak, Hazareren fama abonatu duten gose greba, kartzelaldi, manifestazio eta bestelakoak.

Garia, garagarra, arroza eta bestelako laboreak alkohola egiteko usatzearen kontra burututako kanpainaren ostean, 2011n ustelkeriaren kontrakoari ekin dio. Lokpal edo ararteko berezi baten eske apirilaren 5ean gose greban sartu zen, Delhin. Laster 150 bildu zitzaizkion barau egiteko. Beste aktibista ezagunek adostasuna erakutsi zuten eta Twitter eta Facebook bidez sekulako oihartzuna eman zioten militante gazteagoek. 2011ko udaberria ez baitzen Magrebean soilik suertatu.

Apirilaren 9an utzi zion barauari, gobernuak amore emanda. Baina Hazarek abisatu zuen: “Benetako borroka orain hasi da. Lan handia daukagu legedi berria josten. Munduari erakutsi diogu elkar hartuta bost egunez zer lortu dezakegun. Mugimendu honetako gazteria da itxaropen ezaugarri”.

Ekainerako afera nahastu zen berriro. Ustelkeriaren kontrako mugimendua ohartu zen gobernua luzapenetan zebilela, hitzez onartua egintza bihurtu nahi ezean. Hazarek mehatxu egin zuen, abuztuaren 16an gose grebari helduko ziola berriz. Mumbaiko 30.000 taxi gidariek hitz eman zioten liderrari barauaren hasierarekin haiek greba egingo zutela.

Gobernuak Hazareri debekaturik plazan barau egitea, abuztuaren 16a heldu eta atxilotu egin zuten. Epaileak fidantzapean askatzea eskaini zion eta Hazarek pagatzeari uko egin. Istiluak kalean. 1.300 atxilotu gehiago. Albiste nagusia hedabide orotan. Oposizioko alderdi politikoak protestan. Ordu gutxiren buruan, poliziak berak eskatuta, libre utzi zuen jujeak.

Milioika herritarrentzako Anna Hazarek ekarri du egitura politiko zaharkitu ustelduetatik at diharduen lider karismatikoaren indarra. Aldiz, arerio eta kritiko zorrotzik ez du falta. Badirudi inoiz berari egin zaizkion ustelkeria salaketak erraz argitu dituela, ustelkeriak baino kontuetan irregulartasunak baizik ez dizkiotela aurkitu.

Serioagoak dira bestelako kritikak. Hazareri aurpegiratzen zaio, esaterako, agindu duen lekuetan jokabide oso demokratikoa erakutsi ez izana, hindu kastakoen balio, hizkera eta ikurrak erabiltzea, haragia jatea debekatzea, Dalit eta bestelako tribu txikiagoekiko begirunerik eza, eta abar.

Arundhati Roy idazle eta ekintzaile altermundialista famatua dago Hazare kritikatzen dutenen artean, uste baitu bere politika moralistekin politikoei egurra eman bai baina bakean lagatzen dituela Indiako milioika herritar baso eta lurrez desjabetzen ari diren konpainia handiak, benetako agintariak.

Gaur Anna Hazare bihurtu da lehen mailako gertakizun Indian. Mezuak adina, hau zabaltzen laguntzen dioten komunikatzaileen lanak dauka horren meritua. Telebista eta Internet barrutik ondo ezagutzen duten profesional gazteak bildu zaizkio. Irudietan jokatzen direlakoan gaur egungo iraultzak.

Versatile Genie blogak Internetez zabaldu duen irudiak poster bat erakusten du,  Anna Hazare buru zela Bangalore hirian India Ustelkeriaren Aurka mugimenduak maiatzean antolatu zuen bilkura-deia. Testuek diote: “India modernoko Gandhitarra. Ustelkeriaren kontrako mugimenduaren mesiasa. Zatoz. Borrokatu ustelkeria”. Delhiko Open astekariak plazaratu duenez, apirileko mobilizazioetako agerpen publikoetan Bharat Mata jainkosa hindua atzean zuela azaldu zen Hazare, erlijio horretakoak ez diren askoren kexuak eraginez. Geroztik, telebista, zinea, Facebook eta Twitter ondo ezagutzen dituzten aholkulari gazteen gomendioz, Mahatma Gandhiren irudiaren ondoan agertzen da beti, Indiaren aita biziberritua bailitzan. Kaleko lana liderrak eginik, komunikazio taldeko militante gazteen gain doa etxean geratu diren milioika indiarrei mezua helaraztea.


Azkenak
"Estatu polizial militarizatu autokratikorantz doa Frantzia"

"Frantzia larrialdi egoera amaigabean sartu da, Poliziaren botere maila altua, gizartearen militarizazioa, eta eskubide eta askatasun demokratikoen etetea oinarri dituena. Herritarrak beldur etengabean bizitzera eta eskubide demokratikoak ordezkatzen dituen larrialdi-botereen menpe egotera baldintzatu ditu Gobernuak".


Komunek ez dute genero bereizketarik izango New Yorken

Lege berria sinatu du New Yorkeko alkateak: pertsona bakarrarentzako komunak ez dira gehiago sexuaren arabera bananduko. Edozeinek edozein komun erabili ahalko du. Emakume/gizon binarismoa apurtzeko eta genero-marka deseraikitzeko balioko dute komun neutroek.


Lanbideko langile batek bere buruaz beste egiteko gonbita egin ziola salatu du emakume batek

“Hain gaizki bazaude, zergatik ez duzu zure buruaz beste egiten?”, galdegin zion Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko funtzionario batek emakume bati, honek eldiario.es-i azaldu dionez.


Bost sexu eraso salatu dituzte asteburuan Lezon, Errenterian, Getxon eta Barakaldon

Bost emakumek salatu dituzte sexu erasoak asteburuan. Elkarretaratze eta manifestazioak izan dira horiek salatzeko.


Erdoganek 42 kazetari atxilotzeko agindu du, estatu kolpearekin zerikusia dutelakoan

Fehtullah Güllen oposizioko buruarekin lotutako “inperio ekonomikoaren komunikazio adarrarentzat” lan egitea egozten diete hedabideetako langileei.


Arboledan madalena, Meatzaldeko egunik handiena

Goizean goiz esnatu, hamaiketakoa lagunekin egin, mendian gora abiatzekoa.  Meatoki ohien arrastoen artetik, zulo handi, harroka zahar, zelai umel iritsiko gara Galdameseko Uraiaga ingurura.


2016-07-24
Turista katalanek argi dute: euskal herritarrok gara independentistenak

Hasi da opor sasoia eta turista katalanak saldoka ditugu Euskal Herrian eta gure harridurarako, Baskitisaren gaintza sendatu gabe dagoela berretsi digute. “Pozgarria da behatzea Euskal Herriak, paisaia eta gastronomia bikainei ez ezik eusten diola oraindik Espainiako Estatutik bereizi nahi duten herrien abangoardia izateari”, plaçaratu du Cesc Punyotancat, Bartzelonako Gràcia Zarautzen astebetez ematera etorri den independentzia zale sutsuak.


2016-07-24
Eneko Goia: "Donostiakoak ez dira zezenketak, pintxo handiak baizik"

Donostiako alkateak gezurtatu egin du Aste Nagusian zezenketak antolatu dituztenik eta harrituta agertu da herritarrak gai horri buruz hitz egiten ari direla ikusita.


2016-07-24 | Xavier Aldekoa
Egarriari eta denborari aurre egin dion herria

Himba herriaren jatorrizko lurretan, Namibia eta Angola artean, azken 30 urteetako lehorterik larriena bizi dute. Beren kulturan errotuta dagoen usadioari jarraiki, zaharrenak egunero biltzen dira herrixka guztietako erdigunean dagoen sutondoan ura aurkitzeko lekurik onena zein den eztabaidatzeko. Ombentjiyane Kukandjuriak (argazkiko emakumea) lehortuta ez dauden putzuak bilatzeko gero eta urrunago joan behar du. “Nire seme-alaba eta ahuntzentzako behar beste ura lortzeko, egunean hirutan joan behar dut ur bila. Bakarrik uzteak beldurtzen nau, jakina. Arrisku asko daude hemen, baina ez dago beste konponbiderik”, dio.


2016-07-24 | Hegoi Belategi
Atzoko teknologia, gaurko hondakinak

Ezin da zalantzan jarri zaborraren kudeaketak eztabaida eragiten duela gure gizartean. Bada ordea, oharkabean pilatzen ari den zabor mota bat; ia ikusezina da eta gizakion buruen gainean dago, 30.000 bat metro gorago. Espazioko zaborra da, eta arazo larria bilakatzen ari da espazioko ikerlarientzat.


XŘbŘkota haurtzaindegia
Euskaraz ari dira Zuberoako txikienak

Haurtzaindegi elebidunak badira Zuberoan. Euskara hutsean arituko zena nahi zuten ordea guraso batzuek. 2016ko urtarrilean lortu zuten abian jartzea Maulen. Hamaika haur dira eta bi haurtzain, Luxi Agergarai eta Marion Cazenave. ARGIA Luxi Agergarairekin mintzatu da. Joana Etxarten eta Sylvie Genezen esanak Kanaldude telebistak egindako bideo lanetik hartuak dira.


"Irlandan politika herritarrengandik urruti dagoela sentitzen dute gazteek, elite batzuen kontrolpean"

Grian Ni Dhaimhin Strabanen (Ipar Irlanda) jaiotako gaztea da. Belfasteko Queens unibertsitatean historia ikasten du. Ikasle mugimenduan, Fosil Free erregai fosilen ustiategien aurkako mugimenduan eta gaelikoaren aldeko hainbat kanpainatan parte hartzen du besteak beste. Sinn Feineko gazte erakunde Sinn Fein Republican Youth taldeko kide izan da, nahiz eta bere “formakuntza sozialista behar bezala aurrera eraman ezin izanagatik” taldea uztea erabaki zuen. Bere aita IRAko militantea izateagatik hamabi urtez izan zen espetxean. Ipar Irlandako gazteriaren egoeraz eta problematikaz, feminismoaz eta gazteen egoera prekarioa iraultzeko alternatibez mintzatu gara berarekin Dublinen.


2016-07-24 | Xuban Zubiria
Turismoak itoko du Venezia

“Itsasoak jango du Venezia” zenbat aldiz entzun ote dugun. Erresuma zaharrak badu itsasoa baino arazo handiagorik: XXI. mendeko neurrigabeko masa turismoa. Gaur egungo turismo eredu horrek Venezia eta bertako herritarren bizimodua kolokan jarri du.


Ukazioak sendatzen
"Homeopatia ura eta azukrea baino gehiago da"

Luc Montagnier 2008ko Medikuntzaren Nobel Sariduna eta 300 mediku bildu ditu Homeopatiaren VII. Kongresuak Donostian. Homeopatiaren oinarriak ezagutarazi, hura zientifikoki frogatu eta zalantzak argitu dituztela kontatu digute Txusa Balbas eta Iñigo Altuna adituek. Balorazio positiboa egin arren, “eszeptizisten zauriak” aipatu dituzte behin eta berriro.


Santurtzi ARGIAren arkupe

Erretiroa hartu du Arkupe kioskoko jabe zaharrak eta testigua pasa dio Joxi gazteari. Ilusioz beterik hartu du lan berria. Santurtziko Mamariga auzoa, 2010eko uztaila. Sei urte dira Joxi Martin prentsa eta liburu saltzaile hasi zela, eta sei urte dira baita ere bere dendan ARGIA saltzeko aukera egin zuela. Zergatik ARGIA? g

...

2016-07-24
Zer gertatzen da bertsolaria emakumea denean?

Jone Miren Hernandezek uztailaren 13an eman zuen hitzaldia. 2008tik ari da bertsolaritza genero ikuspegitik aztertzen, eta argitaratzear du bere ikerlana. 1990eko hamarkadan hasi ziren bertsolaritza ikuspuntu horretatik aztertzen duten ikerketak agertzen, eta Hernandezek azaldu zuen denetan badela elementu komun bat: &ldquo

...

Liburua
Gaur egungo balada

Euskal baladen artean ezagunetarikoa dugu oreina bilakatu zen neskaren istorioa kontatzen duena, eta balada horixe du oinarri Mariasun Landaren azken lan honek. Baladan, izenburuak dioen bezala, oreina bilakatzen den neska baten istorio tragikoa kontatzen da; anaia ehiztariak harrapatu eta hiltzen duen oreinarena. Mariasun

...
ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude