Anna Hazarek XXI. mendeko Gandhi baten itxura dauka

  • Kontsumismoan arrapaladan murgiltzen ari den Indian gutxien espero zitekeen XXI. mendean gizartea astinduko zuenik Gandhi berritzat aurkeztu gizon batek. Baina jendeek kaleak bete dituzte politikoen ustelkeria salatzen duen lider aszetari erantzunez. Anna Hazarek gose grebak egiten ditu, baina agintzea zer den ere ikasita dator.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2011ko urriaren 02a

Berria egunkariak lerroburu hauekin aurkeztu zuen Anna Hazareren borroka joan den abuztuan: “Milaka lagunek bat egin dute Indian ustelkeriaren aurka hasitako protestekin. Anna Hazare ekintzaileak kartzelan geratzea erabaki du, espetxetik irteteko baimena badu ere”. Gose grebaz erkideak mobilizatzen dituen lider zahar bat Indian... Gandhi berri bat ote?

Askok izendatu dute gisa horretan. Hazarek berak ere horretarako bidea eman du: Indiaren aitapontekoa bezalatsu janzten da, Gandhiren erretratuen aurrean azaltzen zaie argazkilariei... Eta Mahatmak kolonizatzaile britainiarrak nola, Hazarek antzera samar dauzka asaldaturik Delhiko aparatu politiko zaharkituak.

2011 honetan bertan pare bat gose greba egin ditu, bata apirilean, bigarrena abuztuan, mundu osoan fama eman diotenak. Indiaren garapen ekonomikoa oztopatzen duen ustelkeria borrokatzeko ombudsman edo ararteko berezia eskatzen du, plaza publikoan barau eginez. Gobernua ahalegindu da karrikatik etxeratzen, Hazareren mezua ahultzeagatik, baina espetxean giltzaperatu duenean, orduantxe egin die gaiak ihes eskuetatik agintariei. Azkenean, gobernuak arartekoa onartu behar izan du.

Munduak uda honetan ezagutu du Hazare, baina indiarrek badute haren agintzeko moduen berri aspaldidanik. Duela 74 urte Kisan Baburao Hazare sortu zen, langile familia txiro batean. Ezin izan zuen ikasketarik burutu eta mutikotatik ahal bezala bizimodua atera behar izan zuen, tartean Mumbaiko karriketan loreak salduz.

India eta Txinaren arteko gerrak harrapatuta, 1963an eraman zuten soldadu. Armada ezin izan zuen berehalakoan laga, 1965ean India eta Pakistanen arteko gerra piztu baitzen. 12 urte eta gero 1975ean lizentziatu zuten. Militarren pentsio bat dauka irabazi bakartzat. Ezkongabea izan da beti.

Ralegan Siddhi izeneko bere sorlekura itzulita, miseriarik gorrienean murgildutako herria aurkitu zuen, Indian hain ugari direnetako bat: gosea, zorrak, basoak desegitearen ondorioz arazo ekologikoak, kriminalitatea, alkoholismoa... Gazte talde bat bereganatuta, herrigintzari heldu zion Hazarek.

Alkohola debekatu zuten herrian, ostatu eta bestelako saltokiak itxiaraziz. Inor harrapatzen bazuten edaten, zutoin bati lotu eta zigorrez jotzen zuten. “India baserritarra lurralde gogorra zen” erantzuten die Annak hertsikeria hura aurpegiratzen diotenei.

Baina moralizaziotik harago –tabakoa pipatzea ere debekatu zuten– herria biziberritzeko estrategia abiarazi zuten. 1980an hazien bankua sortu zuten: laborari aberatsenek beren uzten zati txiki bana utzi behar dute txiroenak ere hurrengo urtean zer ereina eduki dezan. Urtegi bat eraiki zuten, erregadio sistema antolatu, egarri handiko ekoizpenak –azukre kanabera, esaterako–  galarazi.

Beste aldaketa asko ekarri zituen kasta ezberdinen integrazioan, haur eta gazteen hezkuntzan eta abar.

Komunikatzen nagusi

Ralegan Siddhiko ohituretan berrikuntza bat sartu zuen, gaurko Euskal Herrian ere agian usatzeko modukoa: ezkontzako banketeekin herritarrak bizitarako zorpetzen direnez, eztei kolektiboak, gastuak partekatzeko. Gainera, Gandhiren filosofian oinarrituta, auzotarren biltzarra edo Gram Sbha zabaldu zuen herrian bezala Maharashtra estatu osoan.

1991n Hazarek Ustelkeriaren kontrako Mugimendua antolatu zuen sorterrian, oihana kontrolatu behar zuten basozainen eta zura saltzen zuten kontratisten arteko iruzurrak salatzeko. Herritik Maharashtra estatura, eta hortik India osora zabaldu ziren lider berriaren kanpainak, Hazareren fama abonatu duten gose greba, kartzelaldi, manifestazio eta bestelakoak.

Garia, garagarra, arroza eta bestelako laboreak alkohola egiteko usatzearen kontra burututako kanpainaren ostean, 2011n ustelkeriaren kontrakoari ekin dio. Lokpal edo ararteko berezi baten eske apirilaren 5ean gose greban sartu zen, Delhin. Laster 150 bildu zitzaizkion barau egiteko. Beste aktibista ezagunek adostasuna erakutsi zuten eta Twitter eta Facebook bidez sekulako oihartzuna eman zioten militante gazteagoek. 2011ko udaberria ez baitzen Magrebean soilik suertatu.

Apirilaren 9an utzi zion barauari, gobernuak amore emanda. Baina Hazarek abisatu zuen: “Benetako borroka orain hasi da. Lan handia daukagu legedi berria josten. Munduari erakutsi diogu elkar hartuta bost egunez zer lortu dezakegun. Mugimendu honetako gazteria da itxaropen ezaugarri”.

Ekainerako afera nahastu zen berriro. Ustelkeriaren kontrako mugimendua ohartu zen gobernua luzapenetan zebilela, hitzez onartua egintza bihurtu nahi ezean. Hazarek mehatxu egin zuen, abuztuaren 16an gose grebari helduko ziola berriz. Mumbaiko 30.000 taxi gidariek hitz eman zioten liderrari barauaren hasierarekin haiek greba egingo zutela.

Gobernuak Hazareri debekaturik plazan barau egitea, abuztuaren 16a heldu eta atxilotu egin zuten. Epaileak fidantzapean askatzea eskaini zion eta Hazarek pagatzeari uko egin. Istiluak kalean. 1.300 atxilotu gehiago. Albiste nagusia hedabide orotan. Oposizioko alderdi politikoak protestan. Ordu gutxiren buruan, poliziak berak eskatuta, libre utzi zuen jujeak.

Milioika herritarrentzako Anna Hazarek ekarri du egitura politiko zaharkitu ustelduetatik at diharduen lider karismatikoaren indarra. Aldiz, arerio eta kritiko zorrotzik ez du falta. Badirudi inoiz berari egin zaizkion ustelkeria salaketak erraz argitu dituela, ustelkeriak baino kontuetan irregulartasunak baizik ez dizkiotela aurkitu.

Serioagoak dira bestelako kritikak. Hazareri aurpegiratzen zaio, esaterako, agindu duen lekuetan jokabide oso demokratikoa erakutsi ez izana, hindu kastakoen balio, hizkera eta ikurrak erabiltzea, haragia jatea debekatzea, Dalit eta bestelako tribu txikiagoekiko begirunerik eza, eta abar.

Arundhati Roy idazle eta ekintzaile altermundialista famatua dago Hazare kritikatzen dutenen artean, uste baitu bere politika moralistekin politikoei egurra eman bai baina bakean lagatzen dituela Indiako milioika herritar baso eta lurrez desjabetzen ari diren konpainia handiak, benetako agintariak.

Gaur Anna Hazare bihurtu da lehen mailako gertakizun Indian. Mezuak adina, hau zabaltzen laguntzen dioten komunikatzaileen lanak dauka horren meritua. Telebista eta Internet barrutik ondo ezagutzen duten profesional gazteak bildu zaizkio. Irudietan jokatzen direlakoan gaur egungo iraultzak.

Versatile Genie blogak Internetez zabaldu duen irudiak poster bat erakusten du,  Anna Hazare buru zela Bangalore hirian India Ustelkeriaren Aurka mugimenduak maiatzean antolatu zuen bilkura-deia. Testuek diote: “India modernoko Gandhitarra. Ustelkeriaren kontrako mugimenduaren mesiasa. Zatoz. Borrokatu ustelkeria”. Delhiko Open astekariak plazaratu duenez, apirileko mobilizazioetako agerpen publikoetan Bharat Mata jainkosa hindua atzean zuela azaldu zen Hazare, erlijio horretakoak ez diren askoren kexuak eraginez. Geroztik, telebista, zinea, Facebook eta Twitter ondo ezagutzen dituzten aholkulari gazteen gomendioz, Mahatma Gandhiren irudiaren ondoan agertzen da beti, Indiaren aita biziberritua bailitzan. Kaleko lana liderrak eginik, komunikazio taldeko militante gazteen gain doa etxean geratu diren milioika indiarrei mezua helaraztea.


Azkenak
2017-11-26 | Unai Brea
COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra

Fidji Uharteen presidentziapean, 25.000 lagun inguruk bi aste eman dituzte Bonnen, klima aldaketari aurre egiteko bideez jarduteko urteroko hitzorduan.


Bai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke

Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez.


"Historiaren estolda-zulotik joandako mundu baten ondorengoak gara"

Hernanin bildu gara Luzaiden bizi den bartzelonarrarekin, bilera-oste eta bazkalaurreko tartean. Marc Badali buruzko informazioa bilatzean, honelakoekin egin ohi da topo: nekazaritza ekologikoa, okupazioa, autogestioa… Izan ere, orain 20 urte mendiko eta landa-eremuko esperientzia libertarioak ezagutu zituenetik buru-belarri ibili da gizarte-eraldaketaren praktikan.


2017-11-26
Marc Badal Pijoan (Bartzelona, 1976)

Nou Barrisekoa da baina urteak egin ditu Pirinio inguruetan, Huescan eta Nafarroan. Ingurumen zientziak ikasi zituen, eta agroekologiaren alorreko master bat egin. Artikuluak eta liburuak idatzi ditu landa-eremuko talde esperientziez, nekazalgoaren historiaz eta hazien joan-etorriez. Gaur egun, Cristina Enea fundazioko Haziera hazi artxiboaz arduratzen da, eta Kanpoko Bulegoa kolektiboko kidea da.


2017-11-26
Kanpoko Bulegoa

Kanpoko Bulegoa kolektiboan dabil buru-belarri Badal. Hanka bat Luzaiden dauka, landan, eta bestea, berriz, kultura garaikidean: hala, “hor tartean dagoen eremua jorratu nahi dugu”, eta horretarako sortu dute kolektiboa, “landako kulturari eta lurraldeari eskainitako gogoeta-eragilea”. Aurten, Arnegi eta Luzaideko ibarraren bi aldetara bizi diren jendeak bildu dira, eta horren fruitua da bilduma baten lehen alea: Endemis[t]moak: muga bizileku. Informazio gehiago,... [+]


2017-11-26 | Mikel Asurmendi
"Luhuso efektua armagabetze bidean izan zena izatea nahi dugu Parisko manifestazioa"

Baiona, 1979. Hazparneko Herriko Etxean hautetsi abertzalea da egun, bertakoa da izatez. Presoen aldeko Askatasuna elkarteko kidea izana. Bake Bideako presidentea da, Aieteko Bake Konferentziaren ondoren sortu zen mugimendua. Aiete lehenik, Luhuso herriko gertakariak ondoren eta Baiona  erdigune izanik ETAren armagabetze ekimenak mugarri izan dira Ipar Euskal Herrian. Anaiz Funosasek erran digunez, “Parisen, abenduaren 9an, manifestazioa beste mugarri bat izatea” espero... [+]


88 urtetako erakusketak eskura

New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa 1929ko azaroaren 7an zabaldu zuten, Wall Streeteko kraxa eta bederatzi egunera. Orduz geroztik 3.743 erakusketa egin dituzte, egun zabalik dauden bederatzi erakusketa eta instalazioak barne, eta MoMAren webgunean guztiak daude bilduta, Exhibition history atalean. Adibidez, inaugurazio-erakusketan Cézanne, Gauguin, Seurat eta Van Gogh margolari post-inpresionista ezagunen lanak bildu zituzten hilabetez. Webgunean, erakusketaren aurkezpena, 23 argazki... [+]


2017-11-26
Estereotipoen pisua

“Ikertzaile asko behar ditugu, beraz, ezin dugu jende bikaina bakarrik hartu zeregin horretarako. Zientzialariaz dagoen irudia da oso azkarra den norbait, lana baino egiten ez duena, gizona, zuria eta klase altukoa. Estereotipo horretatik urruntzen garen heinean, zailagoa da norbaitek zientzialaria izango dela aukeratzea. Ingalaterran egindako ikerketa batean ikusten da hori, Aspires izenekoan: 10 urtetik 14 urtera arteko gaztetxoekin egin dute, eta orain, 14 urtetik 18 urtera artekoekin... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude