argia.eus
INPRIMATU
Alderdi komunista
0000ko ren 00a

"Alderdi Komunista? Ni Lanaren Alderdian izan nintzen, eta komunista zen, bai, baina hau ez diot inori inoiz esan! Hainbat talde batuta sortu zen. Iruñean Alderdi Komunista Internazionala zegoen, batez ere Seat-en. Gero, beste alderdi bat zen Larga Marcha por la revolución izenekoa. Espainia osoan zeuden taldeak ziren, baina hemendik bultzatu zuten euskal alderdi bilaka zedin, eta hori gertatu zen. Garai hartako alderdikide askok ahaztuta edukiko dute, baina azken konferentzietan, Euskadiko Lan Alderdiak Euskal Herriaren independentziaren aldeko ebazpen politikoa onartu zuen. Hori 1978an edo izango zen. Mitinak egiten genituen, bai, eta sindikatua ere bagenuen, CSUT, eta eraikuntzan, adibidez, garrantzia izan zuen, milaka afiliatu. Lider onak zeuden, esaterako Jesus Garatea, gero CCOOn ibili zena. Eta Jose Mari Compains, orain Sortun agertu dena, eta Pablo Ibañez abokatua. Eztabaida interesgarriak izan genituen. Gero, nora joan zen jende asko? Batzuk PSOEra, baina gehienek ezker abertzalearekin bat egin zuten. 1981ean desagertuta zegoen".