1970eko azaroaren 16an Jakan sortua, ama hangoa baitu, eta han bizi izan zen 3 urte bete arte. Orduan Iruñera etorri eta hemen bizi da egun. Udal Ikastolan, Irubide institutuan eta EHUn ikasi ondoren kazetari lanetan aritu da hainbat komunikabidetan. Gaur egun Euskalerria Irratiko esataria da, goizeko Pasahitza saioko arduradunetako bat, eta Osasunaren futbol partiden narratzailea. Horretaz gain, Diario de Noticiasen zutabegilea da eta Berriako kolaboratzailea Serio Demonio tartean, besteak beste.