argia.eus
INPRIMATU
Galde Shorta
Reyes Ilintxeta 0000ko ren 00a

Bertutea?

Irratian, batez ere, jarioa eta etorria.

Akatsa?

Irratian, batez ere, gehiegizko jarioa eta etorria.
Azken urte hauetan poz iturri handiena?
Alabatxoa.

Kezka iturria?

Alabatxoa ere bai. Pertsona bat mundura ekarri eta nahi duzulako ahalik eta hobekien hezi, eta saiatzen zarelako ahal den bitarteko gehien ematen pertsona ona izan dadin, independentea eta kritikoa. Eta hori ez da erraza.

Noizko liburu bat?

Gaztetan Iruñeko Udalaren egile berrientzako saria irabazi nuen pare bat aldiz, eta argitaletxe batek baino gehiagok liburua idazteko proposamena egin zidan. Ipuin-liburu bat idatzi nuen, baina kaxoian sartuta geratu zen. Garai hartako literaturaren Julian Gorospe izan nintzen: sekula gauzatu ez zen promesa. Lehen ere esan dut: idazten sprinterra naiz, zutabegilea, ez dut gaitasunik distantzia luzeagoak betetzeko.