Frantziako hainbat ikerketa-zentrotako ikerlariek hilabeteak –gehienez 60ºko tenperatura duen uretan– irauten duen bitsa prestatu dute.
Aparra urezko mintz hauskorrezko mikrogloboz osaturik dago. Normalki, mintzaren iraupena oso motza izaten da; Jean Paul Douliez ikerlariak adierazi duenez, molekula tentsioaktibo bat sortu dute hori saihesteko. Errizino oliotik ateratako gantz-azido bat izan da guztiaren oinarria. Douliezek dioenez, oso kantitate txikia nahikoa da bitsa ugarik iraun dezan.
Antza denez, mikrogloboen hormetan mikrotutuzko sarea antolatzen da, eta horrek ematen dio egiturari irauteko behar duen sendotasuna. Tenperatura 60ºtik gorakoa bada, mikrotutuen egitura aldatu eta sistemak sendotasun hori galtzen du.
Ikerlariek azpimarratu dutenez, osagai natural batetik lortzen den aparraren sendotasuna oso ona da, eta fabrikatzaileentzat berebiziko garrantzia izan dezake horrek; ez baitugu ahaztu behar aparrak garbitzeko dituen ezaugarriak haren iraupenarekin bat datozela.