Paddy Woodworth (Bray, Irlanda, 1961), kazetaria, Irish Times egunkarian lan egin zuen 1988tik 2002ra. Bi liburu ditu Euskal Herriaren inguruan argitaratuak: Dirty War, Clean Hands: ETA, the GAL and Spanish Democracy, 2001ean, eta The Basque Country, A Cultural History, 2007an, biak ere kritika ezin hobeak jaso dituztenak. Orain berriz, ingurumenari buruzko gaiak aztertzen ari da Chicagoko Unibertsitatearentzat. Era berean, han eta hemen, Erresuma Batuko nahiz Espainiako irrati-prentsetan idatzi ohi du. Ibilaldiak antolatu ohi ditu urtero Euskal Herrian barrena, amerikar nahiz ingeles turista talde txikientzat (www.sansebastianfood.com), bertako gastronomiak eta kulturak Ipar eta Hegoan dituen bereizgarrien arrastoan.