Lurralde antolaketa

Herrien arteko kooperazioari buruzko eztabaida pil-pilean dugu Iparraldean. Frantziako Legebiltzarrak iaz bozkatu zuen lurralde elkargoen erreformaren atalean, herrien arteko egiturak ditugu mahai gainean. Urtea bukatu gabe, tokiko hautetsiak kontsultatu ondoren, Estatuko ordezkaria den prefetak herrien arteko kooperazio eskema berria finkatu beharko du, gobernuak argi utzi duen bide orria segituz: egituren kopurua azkarki murriztu eta, kosta ahala kosta, azken 30 urteetan osatu diren mankomunitateak berrantolatu eta batu. Frantziako Estatuan tarrapataka egiten ari den prozesu honek eztabaida eta kexak piztu ditu. Egia erran, tokiko hautsi-mautsi politiko franko hankaz gora ezarri ditu, nahiz eta bestalde funtsezko arazoak pausatzen dituen, hala nola, non eta nork hartzen dituen erabaki politikoak.

Kontzertazioaren lehen txanda amaiturik, zera aurreikusten du eskema berriak: Zuberoa den bezala geldituko litzateke (Biarnoko herri bat barne eta Eskiula kanpo geldituz). Nafarroa Beherea elkargo bakar batean edo bitan antolatuko litzateke. Aldiz Lapurdin gertatuko litzateke aldaketa handiena, BABko hiriguneak (Baiona, Angelu, Biarritz) inguruko herri asko bereganatuz, Landes-etako batzuk barne. Azpimarratzeko da irentsiak liratekeen herri horiek ezetz borobila erran berri diotela proiektuari. Kezka nagusia hauxe dute: elkargo berriak lurralde osoko ikuspegitik ariko ote dira, ala herri nagusiek inguruko herri tipiak beren menpe ezarriko ote dituzte? Kezkatzeko bada dudarik gabe, Ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren etsai amorratuenak BABko elkargoan baitira hain zuzen.

Izan ere, eztabaida Ipar Euskal Herriko testuinguru berezian pausatzen da. Iparralde mailako egitura juridiko-politiko ezean, herri elkargoen batzeko irizpideak, bakoitzaren hedadura eta eskumenei buruzko eztabaidak makurtuak dira. Hots, nola burutu lurralde barneko antolaketa txukuna, lurralde osoa ezagutu eta antolatu gabe? Azken hamabost urte hauetan Garapen Kontseiluko lanek behin eta berriz argi utzi dute herritarren eguneroko bizitzan inportanteak diren hainbat arazo kudeatzeko maila egokia lurralde osoa dela. Herri elkargoak gauza askotarako txiki edo sakabanatuegiak gelditzen dira. Bestalde, proposatuak diren elkargo berriak gehienetan ikuspegi teknokrata batetik eginak dira, estatistikak kontuan hartuz eta inondik ere ez herritarren bizipen eta borondatea. Panorama ikusirik, argi da Iparraldeko berezko instituzio baten aldeko borroka azkartu beharra dela.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude