argia.eus
INPRIMATU
Euskal herri tourra
Miel Anjel Elustondo 2011ko irailaren 07a

“Tourra zuzentzen dut Euskal Herrian barrena, gidari lanak egiten ditut, eta, zinez, egiten dudan lanik esker onekoena zait. Euskal Herria ezagutu nahi duen jendeari erakusten diot herrialdea –interesa duenari, beraz, ordaindu ere horrelaxe egiten baitu–, eta maite ditudan zoko eta bazterrak erakusten dizkiet. Ez da pribilegio makala, horratik! Jakina, hainbat adiskidek laguntzen didate lantegi honetan, Lesakako Rafael Eneterreagak, kasu. Harriz harri erakusten digu Lesaka, bertako etxeen historia eta berezitasunak oro. Plazer itzela da, atsegin hutsa. Erronka ere bai, idazteak ez dituen zailtasunak baititu, baina era berean, nik nezakeen atseginik handiena”.