argia.eus
INPRIMATU
Artola, Zulaika, Atxaga
Miel Anjel Elustondo 0000ko ren 00a

“Txomin Artolarekin aspaldikoa dut harremana. Berriagoa, Joseba Zulaikarekin eta Bernardo Atxagarekin, adibidez. Hauekin, egia esan, bigarren liburu hau idazten hasi nintzen arte ez nuen batere ezaupiderik. Zulaikaren Identidad Vasca, Metáfora y Sacramentok eragin handia izan zuen nigan. Gatazkari buruz, eta euskal kulturaz, inork idatzi dituen pertzepzio zorrotz, sotil, aberatsenak ageri dira liburu horretan. Atxagaren Obabakoak irakurri nuen, eta liburu zoragarria iruditu zitzaidan, izan Euskal Herriko liburua edo nonahikoa. Nire lana idazten ari zela publikatu zuen Soinujolearen semea, Euskal Herria entenditzeko liburu funtsezkoa, nire ustez”.