argia.eus
INPRIMATU
"Sorgin-ehizak ez du etenik hemen ere"
Iker Barandiaran @IkerBarandiara 0000ko ren 00a

Zein inspirazio aurkitu duzue Duranan? Ez dago AEBetara joan beharrik soinu gordina lortzeko?

Inspirazioa hamabost metro koadrotan sortu da oso hilabete gutxitan, eta Duranetxe estudioa ezusteko oasi bilakatu zitzaigun. Urko Aranburu teknikariarekin edozein tokitan lor daiteke soinu zikiñosoa; pozik gaude.

Zer da Dalton Trumborengandik miresten duzuena? Hemen ere bada antzekorik, ezta?

Trumbok jasandako jazarpenak erakartzen gaitu. Komunismoaren kontrako sorgin-ehizan kartzelaratu eta deserriratu egin zuten, eta erbestetik, ezizenekin, pare bat Oscar irabazi zituen. Hain urrutira joan gabe, Sarri, Antza, Sastre… beste edozein madarikatu erabil genezake. Sorgin-ehizak ez du etenik hemen ere.

Iritzia. Kantak eta musika zuentzat egiten duzue?

Gustuko duguna egiten dugu, inori begira egon gabe. Baina gero iritziak jasotzen dira. Jubilatuen eta musikazaleen zaletasuna da hori. Autokritika, ordea, ez dugu besteek esandakoaren gainean egiten.

Niagarak ere zipriztintzen ez bagaitu, zeren alde mugitzeko gai gara?

Jendeak, oro har, joera du handi sentiarazten duen gauzetan bakarrik parte hartzeko, kontzertua izan edokanpaldia izan. Larritasunak askotan ez du zerikusirik mugiarazteko bultzadarekin.

Hiru erregeen mahaia. Tarteka mitologia eta paganismoa aldarrikatu izan dira; baina paradoxa badirudi ere, Su Ta Garrek ez du inoiz mendizaletasuna aldarrikatu, eta zuek bai. Zer diozue?

Ezina eta beti maldan gora aritu behar izatea islatu dugu. Mendian gora paraje mistiko bat marraztu dugu, bidaia da gure nortasunean eta izaeran barrena, eta aurrera egin ahala atzean ezereza geratzen da; halako bertigoa ematen du, eta noraezean gabiltzalarik, aurrera egindako pauso bakoitzeko, bi egiten ditugu atzera. Zer izan ginen asmatu ezinik gabiltza, eta hala ere, oraindik bagara. Gu geu gara mitoa.