I
Nork ez darabil sekreturen bat
kontzientzian sigi-saga?
Nik behintzat zerbait isildu nahian
daramat azken bolada,
baina lehertzear nago
ta ezin dut gehiago!
Aitortzea libre bada,
egantxatuta nago zeharo
Intereconomiara.
|
IV
Aitortu dute homosexualak
gorrotatzen dituztela,
eta tratatu behar direla
gaixo baleude bezela.
Kondoiak Afrikara
bidaltzeari laga,
ta izorra daitezela…
Okerrena da dioten baino
gogorragoak direla.
|
II
Gato al Agua, zenbat maitasun
Euskal Herriaganako!
“Bildu da ETA, dena da ETA”
hori esan eta planto.
Zeu ere Patxi Lopez,
harrotzen jardun ordez,
laster zara hoientzako
traidore soil bat, hiru-lau berba
euskaraz dakizulako.
|
V
Beren ahotik entzun daiteke
hitz adina disparate,
printzipioak gorbatak bezain
estuan daramatzate.
Eskuindar, falangista,
elizkoi ta matxista,
denek hartzen dute parte.
Francok burua altxako balu
harro egongo litzake.
|
III
Ondoren dator Punto Pelota
gixonkeriaz beterik,
kirola baino zerbait gehiago
dela esango nuke nik:
maite dute fubola,
gorroto Guardiola,
zeren hor dabiltzanetik,
jokoa eraman nahi dute soilik
eskuineko hegaletik.
|
VI
Pantaila ertzetik zezen txikiak
ozen bota du marruma,
gorbataz janzten diren gizonek
astakeria bilduma.
Nahiz eta amorrarazi,
ta urduritzen hasi,
izan gogoan laguna,
zezen guztiei heltzen zaiela
beren San Fermin eguna.
|