argia.eus
INPRIMATU
Bi atezain

Joxemari Ostolaza 2011ko uztailaren 14a

zelai bitan. Real Madrileko Casillasi Iker bere izena, bere aita guardia zibila País Vascon destinatuta zegoelarik jarri omen zioten, eta horrek kirol kazetarien artean balio erantsia ematen omen dio zurien kapitainari. Izan ere, irudi luke Espainia aldean hemen ibilitako guardia zibilak, poliziak, militarrak heroiak direla beren inguru hurbilenetan bereziki, hau Afganistan edo bailitzan. Eta Ikerrek, bere izena tatuaje, hori gogorarazten omen die kirola ez dela politikaz nahasi behar sutsu defendatzen duten kazetariei. Ez da Eñauten kasua. Bere aita, Kandido Zubikarai ondarrutarra kartzelan dute joan den hogeita bi urteetan ETAko militante izatearen akusaziopean. Eta, nik dakidanez, hau ez da Afganistan, hemengo kirol kazetariek ez dute Eñauten drama inongo balio erantsitzat erabili, eta nago, ezkutuki ere ez diotela hitz lasaigarri askorik esan, kirola ez dela politikaz nahasi behar horrek, gurean ere baduela tokirik. Baina mendi oro ez da baratz, eta Eñautek sekulako maitasuna jasoko zuen bizi zelaietan, kirol kazetari eta zuzendaritzek bizi ez dituzten horietan, Alacant eta Alicante bereizteko gauza direnetan. Herculesek galdu du atezain on baten aukera, hau guardia zibilaren semea ez delako.