argia.eus
INPRIMATU
Sudurreko zelula amak garuneko gaitzak sendatzeko

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko uztailaren 05
Sudurra.
Sudurra.

Marseillako eta Montpellierreko lau ikerlari taldek, The Journal of Clinical Investigation aldizkarian argitara emandako artikuluan, sudurreko zelula amek garuneko lesioak osatzeko duten erabilgarritasunaren berri eman dute.

Ikerlariok amnesia eragin zieten sagu batzuei, eta ondoren gizakien sudurreko zelula amak txertatu zituzten haien garunean edo likido zefalorrakideoan. Handik tarte batera, saguek amnesia eragin aurreko portaera berreskuratu zuten, hau da, objektu baten kokapena memorizatzeko gaitasuna, usaimenaren bidezko orientazioa... berreskuratu zituzten.

Bestalde, ekipo australiar batek, aipatu teknikaren antzekoa erabiliz, aurrerapenak lortu ditu saguen entzumenean. Badirudi sudurreko zelula amen bidea oso fruitu interesgarriak ematen ari dela.