"Zer egin behar dugu telebistan agertzeko, biluztu?"

  • “Lepoan hartu ta segi aurrera...”

Reyes Carrere
Reyes CarrereDani Blanco

Irratian entzun berri dut: “Emakumezkoen eskubaloian...”.

Eskubaloia da, ezta? Zergatik ez dute esaten gizonezkoen eskubaloia? Zergatik eskubaloia entzutean denoi etortzen zaigu gizonezkoena? Bada garaia hiztegia limatzen hasteko!

Utzidazu kazetari guay-arena egin eta gaiari buruz galdetzen.

Emakumea naizelako beti galdera horiei erantzutera kondenatuta nago? Entrenatzailea naiz eta zergatik ez dit inork taktikaz edo estrategiaz galdetzen? 25 urte daramatzagu gauza bera esaten eta ez da ezer aldatu.

Tira, zu jokalari izatetik entrenatzaile izatera pasa zara, Itxakokoek Champions-eko finala jokatu berri dute...

Eta ez dute zuzenean telebisatu! Nork dauka horren ardura? Non daude politikariak? Itxako Champions-eko finala jokatzen ari zen bitartean Asobal ligako partida arrunt bat eman zuten. Diskriminazio hutsa da!

Segi, segi...

Zer dago Champions-eko final baten gainetik? Zer egin behar dugu telebistan agertzeko, biluztu? Badakigu hori eginda biharko portada denak gureak liratekeela, baina ulertuko duzunez, gure lanarengatik atera nahi dugu medioetan.

Nik mutilek baino emaitza hobeak dauzkazuela ulertzen dut.

Bai, baina kirola egiten hasten den neskato batek zer eredu dauka? Nor bezalakoa izan nahi du? Zein da bere ispilua? Ronaldo, Nadal, Alonso, Gasol, Lorenzo Urios, Messi... Medioentzat ikusezinak garenez, eredu guztiak gizonezkoak dira.

Ez esan Mourinhoren txolopoteekin egiten duzunik amets...

Gurea frustrantea bada, beraiena ikuskizun hutsa da, futbolaren Aquí hay tomate. Mouri-nhok oso lan interesgarria egiten du, baina zergatik ez dio inork horretaz galdetzen?

Orain ere kazetarien errua!

Ikuskizunaren parte direla jakiteaz gain, denek dakite zerk mugitzen duen dirua. Mourinho eta antzeko kexatiak gure aulkietan jarriko nituzke. Egin dezatela orain arteko lan eskerga erabateko indiferentzian.

Eskerrak egoarentzat entrenatzaileak partida bat irabazi dezakeen!

Ajedrezean bezala piezak mugitzen dituzu, baina pieza bizidunak dira, eta beren erabakiak hartzen dituzte. Piezak zuzen kokatuta ere eurek ematen dizute garaipena, baina piezak oker mugitzen badituzu ez dago zereginik.

Emaitzek dena estaltzen dutela esan behar nizun, baina...

Emaitza onek, talde barruko indar korronteak baretzeaz gain, egonkortasuna ematen diote klubari. Hori bai, irabaztean ez duzu dena ondo egiten, ezta galtzean dena gaizki ere.


ASTEKARIA
2011ko uztailaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude