argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Reyes Ilintxeta 0000ko ren 00a

1962ko azaroaren 21ean Enrike Diez de Ultzurrun Sagalá jaio zen Iruñean, sei anai-arrebaren artean bosgarrena. Pedro Diez de Ultzurrun Etxarte, aita, mediku ezagun eta oso maitea izan zen Nafarroan. Lan handia egin zuen euskarak eta bere kulturak urtetan galdutako prestigioa berreskuratze aldera. Harengandik jaso zuen euskaltzaletasuna eta lan egiteko grina. Kazetari lanean ibili da gazte-gaztetandik Euskalerria Irratian, Nafarroa Gaur eta Nafarkaria gehigarrietan, Diario de Noticiasen, Argian…