200.000 lagun, jendartearen beharrizanak asetzera etorriak

  • Euskal Herrian, immigrazioaren zifrek gora egiten jarrai dezakete datozen urteotan, eta bikoiztu ere egin litezke, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan; beste lurraldeetan berriz, zailagoa izango da handitzea, Gaindegia Euskal Behatoki Sozioekonomikoaren 2010eko Txostenaren arabera.

Gizartearen beharrizanen artean adinekoen arretak indar handia hartu du eta etorkinak zeregin garrantzitsua ari dira izaten lan horretan.
Gizartearen beharrizanen artean adinekoen arretak indar handia hartu du eta etorkinak zeregin garrantzitsua ari dira izaten lan horretan. Dani Blanco.

Euskal Herrian, beste hainbat tokitan bezala, bazirudien immigrazioa eten egin zitekeela krisiaren eraginez, eta baliteke azken hilabeteotan horrelako zerbait gertatu izana. Hala ere, aurreikuspenak kontrako bidean doaz. Hori da behintzat Xabier Aierdi euskal soziologo eta EHUko irakaslearen tesia; izan ere, Euskal Herri osoko immigrazioari buruzko analisi sakona egin du. Lan hori Euskal Behatoki Sozioekonomikoak azken asteotan plazaratu duen Gaindegia Txostena 2010 delakoan argitaratu da.

Horrela, immigrazioak jarraitu egingo du Euskal Herrian, azken urteotako zifra apalagoekin bada ere; dena den, immigrazioak gora egingo du datozen urteotan. Bizkaian eta Gipuzkoan kopuruak bikoiztu ere egin litezkeela uste da. Zailagoa izango da gauza bera gertatzea gainerako lurraldeetan. Tesi horri eusteko, Aierdik “euskal parke industrial sendoaren beharrizanak” nahiz “gizartean edukiko ditugun beharrizanak –gizartea zahartzea, menpekotasuna kudeatzea, emakumearen rol tradizionala berraztertzea, indibidualismoaren fenomenoa, eta abar–.” hartu ditu kontuan. Etorkizunaz duen ikuspegia osatzeko, jatorrizko nazionalitateek berdintzeko joera izango dutela dio, halako moldez non zati bat Estatuko beste erkidego batzuetatik etorriko baita, eta, beste bat, atzerritik.

Hegoaldeko 2009ko eta Iparraldeko 2007ko datu ofizialen arabera, 215.686 atzerritar bizi ziren guztira Euskal Herrian. Bertakoak, data horietan, 2.939.702 pertsona ziren. Ondorioz, populazio osoa 3.159.388 pertsonakoa zen. Horren arabera, gure herrian, immigrazio-tasa %6,8koa zen data horietan, lurraldeen arabera ehuneko desberdinekin.

Atzerritarren tasarik handiena Nafarroa Garaian

Euskal Herriak, gaur egun, 3.100.000 biztanle ditu; datuak 2010ekoak dira Hegoalderako eta 2008koak Iparralderako. Lurraldeei dagokienez, hamarretik bederatzi Hegoaldean bizi dira (2.814.099), eta bat Iparraldean (293.822). Lurralde-banaketa hau da: populazio osoaren %37,1 Bizkaian bizi da; %22,7 Gipuzkoan; %20,5 Nafarroa Garaian eta %10 inguru Araban eta Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan.

Pertsona atzerritarren tasarik handiena Nafarroa Garaiak dauka (%11,2) eta txikiena Iparraldeak (%4,3). Euskal Herri osoaren batez bestekoa %7,2koa da. Lurraldeen arabera aztertuta, bertakoen, atzerritarren eta populazio osoaren ehunekoei dagokienez, Araba eta, neurri txikiagoan, Gipuzkoa dira osaera orekatuena dutenak. Bizkaian, Euskal Herriko populazio osoaren %37,9 bizi da, baina baita atzerritarren %31 ere. Egoera bestelakoa da Nafarroa Garaian; izan ere, populazioaren %20 bizi da bertan, baina baita atzerritarren ia %32 ere. Iparraldean, %9,4 eta %5,5 bizi dira, hurrenez hurren.

Azterlan horren arabera, gainera, Euskal Herrian dauden atzerritarren kopuru eta ehuneko adierazgarrienak Nafarroa Garaiko hiru eskualdetan (Tutera, %13,6; Erribera Garaia, %12,1; eta Iruñerria, %10,1) eta Arabako Lautadan (%9) daude. Ehunekorik handiena, hala ere, Hendaiako kantonamendukoa da, %17,5, baina hor kontaketa errealaren arazo bat dago; izan ere, badaude hor bizi diren Hegoaldeko pertsona ugari.

Ia erdia Amerikatik

Hegoaldean, atzerritarren %31,6 Europatik dator, %21,8 Afrikatik, %42,1 Amerikatik eta %4,4 Asiatik. Bizkaian, latinoamerikar etorkinen presentzia argi eta garbi gailentzen zaie gainerakoei; Gipuzkoan, europarrak dira nagusi eta afrikarren kopurua txikiagoa da; Araban, gehiago dira Magrebetik etorriak; eta Nafarroa Garaian europarren presentzia handiagoa da, eta latinoamerikar gutxiago dago.

zterlanak, tamalez, ezin izan du Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako egoera zehaztu, datu estatistikorik ezean. Nolanahi ere, Akitaniako –gune horrek Ipar Euskal Herria hartzen du bere baitan– banaketa-datu orokorren txosten baten arabera, atzerritarren %60 europarra da, gehienak EB-15ekoak; %30 Afrikatik etorri da, eta %7 Asiatik.

Euskararen eta immigrazioaren geografia

Xabier Aierdiren lanak etorkinen integrazio kultural eta politikoaren arazoak aztertzen ditu. Ildo horretatik, kultur integraziorako arazo kritiko bat dagoela iradokitzen du. Hori horrela, euskararen eta euskal kulturaren geografiak eta immigrazioarenak paraleloak direla adierazten du. Dioenez, hainbat eragilek adierazi du lan-arlo jakin batzuetan –zaintza eta zerbitzuak– latinoamerikar etorkinen presentzia kaltegarria dela euskararentzat. Gaineratzen du hemen arazo saihestezina agertzen dela, hala ere; izan ere, jatorri horretako pertsonak dira gure gizartearen zaintza-eskaeretara hobekien egokitzen direnak, lurraldean mintzatzen diren bi hizkuntzetako bat menderatzen dutelako. Ondorioztatzen du, gainera, ez dagoela nazionalitaterik, gure kultur beharrizanei dagokienez, lehenetsi dezakegunik. Integrazio politikoari dagokionez, Aierdik dio ez dela etorkinen arazoa, gizarte osoari dagokiona baizik.
 

Gaindegia Txostena 2010

Bere jatorri eta helburuei jarraiki, Gaindegia Euskal Behatoki Sozioekonomikoak urteko analisia plazaratu du, kasu honetan Gaindegia Txostena 2010. Sortu zenetik laugarrena da. Lehenak bezalaxe, Euskal Herri osoko errealitate sozioekonomikora hurbildu nahi du. “Konfiantza-kontua... ala mesfidantza-kontua agian” Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren hitzaurrearekin, 2010eko Txostenak baditu berrikuntza batzuk: adierazle sorta zabala eta atal monografikoa; halaber, Eztabaida Foroa izeneko atal berria.

Txosteneko sinatzaileek zehaztasun eta aniztasun ideologikoa bermatzen dute: Marta Luxan-Unai Martin, Joseba Barandiaran, Nekane Altzelai, Nekane Jurado, Estitxu Elduayen, Catalina Chamorro, Peio Olhagaray, Sagrario Zabaleta, Xabier Aierdi, Mikel de La Fuente, Asier Minando eta Itziar Navarro, Mertxe Larrañaga, Mikel Zurbano...

Adierazle Sorta kapituluan, populazio eta lurraldeari, eta ekonomia eta gizarteari buruzko azterlanak eskaintzen dira, Euskal Herriko zahartzaroaren erretratuaren ekarpen interesgarri batekin. Monografikoen kapituluan hainbat analisi datoz, gai hauei buruz: lan-merkatua, egoeraren araberako adierazleak, I+G, enpresa-demografia, Iparraldearen erretratua, Europar Batasuneko eskualde-adierazleak, immigrazio eta prestakuntza. Aipagarria da Euskal Herriko eta Finlandiako datuen arteko alderaketa, eta baita gure enpresen nazioartekotze-prozesua ere.
 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude