Urritasuna ala espekulazioa?

  • 2011ko urtarrilean elikagaien prezioen indizeak marka historikoa lortu du, FAOren datu ofizialen arabera. Horrek beste elikadura krisialdi bat etorriko ote den kezka piztu du, munduko pobrezia areagotzea eta aldaketa sozial nahiz politikoak, Magreben eta Ekialde Hurbilean gertatzen ari direnak bezalakoak, eragin baititzake.

Munduko Bankuaren arabera, prezioen igoerak, joan den ekainetik, beste 44 milioi pertsona eraman ditu pobreziara.Munduko Bankuaren arabera, prezioen igoerak, joan den ekainetik, beste 44 milioi pertsona eraman ditu pobreziara.
Munduko Bankuaren arabera, prezioen igoerak, joan den ekainetik, beste 44 milioi pertsona eraman ditu pobreziara.

Otsailaren 3an, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO), adierazpen asaldagarria zabaldu zuen. Hauxe zen adierazpenaren mezu nagusia: “2011ko urtarrilean elikagaien prezioen indizeak marka historikoa hautsi zuen. Lehenengoz, 231 puntu gainditu zituen batez beste, eta 2007a baino lehen ez zen sekula 120 puntutik gora iritsi”.  Handik hamar egunera, Munduko Bankuak jakinarazi zuen prezioen igoerak, joan den ekainetik, beste 44 milioi pertsona pobreziara eraman dituela.  

Datu horiek alarma guztiak piztu dituzte, dagoeneko munduko pobrezia areagotzea eta dozenaka milaka haur hiltzea eragiten ari den beste elikadura krisialdi bat datorkigulakoan. 2010eko ekainetik, prezioek gora egiten jarraitzen dute, 2008an iritsitako mailatik hurbil. Horixe dio Munduko Bankuak otsailaren 14an Washingtonen aurkeztu zuen txostenak. Egoera hori, garabidean dauden herrialdeetan elikagaien prezioak hainbeste garestitzea, izan da, hain zuzen, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko herritarren amorrua piztu duten arrazoi nagusietakoa, Tunisiako, Egiptoko, Libiako, Yemengo eta Bahreingo erreboltek adierazten dutenez.

Afrikan, artoarengatik salbatuta

Munduko Bankuko elikagaien prezioen indizearen azken edizioaren arabera, 2010eko urria eta 2011ko urtarrila bitartean, %15 egin du gora, aurreko urtean baino %29 gehiago, eta soilik 2008an lortutako maximoa baino %3 gutxiago.  

Laboreen artean, gariaren munduko prezioak izan ziren gehien igo zirenak, 2010eko ekainetik 2011ko urtarrilera bikoiztu ondoren. Artoaren prezioak %73 inguru egin zuen gora, baina arrozaren prezioa beste labore batzuk baino mantsoago hazi zen, eta hori funtsezkoa da munduko pobre askorentzat. Azukrearen eta jateko olioen prezioak ere asko igo dira. Herrialde askotan dieta anitzarentzat funtsezkoak diren beste elikagai batzuen prezioak ere igo egin dira, hala nola barazkiak Indian eta Txinan eta babarrunak Afrikako zenbait herrialdeetan.

Lehengaien prezio igoeraren ondorio nagusia pobrezia areagotzea da. “Elikagaien prezioak maila arriskutsuetara iristen ari dira eta munduko milioika pertsona pobreentzat mehatxua da hori”, adierazi zuen BM taldeko presidente Robert Zoellickek. Eta zera erantsi zuen: “Prezioen igoerak milioika pertsona pobreziara daramatza eta zama izugarria da sektore ahulenentzat, diru-sarreren erdia baino gehiago elikaduran xahutzen dutenentzat”.

FPWren arabera, prezioen igoerak, muturreko pobrezia (eguneko 1,25 US$ baino gutxiago) handitzeaz gain, elikadura urritasuna areagotzea dakar, pobreenek gutxiago jaten dutelako, eta elikagai merkeagoak eta hazkurri balio txikiagoa dutenak erosi behar dituztelako. Gogoan izan, MBaren arabera, egoerak 44 milioi pertsona baino gehiago pobreziara bultzatu dituela. MBaren txostenak dioenez, 2008ko elikagaien prezioen igoeran ez bezala, oraingoan bi faktorek galarazi dute pertsona gehiago pobrezian amiltzea: Afrikako herrialde askotan uzta bikainek prezioei egonkor eutsi diete, bereziki artoaren prezioa, oinarrizko produktua dena;  eta arrozaren prezioaren igoera neurritsua izan da.

Europako Parlamentua:“%50eko espekulazioa”

Gehienek igoera prezioaren aldakortasunari eta eskaera handiagoaren eta eskaintza txikiagoaren arteko desorekari egozten diote. Dena den, testuinguru honetan, elikadura krisiaren benetako arrazoia elikagaien urritasuna ala munduko “merkatu” nagusiek parte hartzen duten mundu osoko negozio honen oinarrian dagoen espekulazioa ote den hausnartzea komeni da. Ezin dugu esan Frantziako presidentea eta Europako Parlamentua ezkertiarrak direnik. Bada, krisiaren erantzukizunaren %50 espekulazioari egotzi diote biek. n
 

Arabiar eremuko errebolten metxa

Tunisian, Egipton eta Libian errebolta sozial eta politikoak piztu dira, Magrebeko eta Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetara zabaldu dira, eta munduko beste eremu batzuetara jauzi egin dezakete. Matxinada horien jatorriak zerikusi handia baitu elikagaien prezio igoerak, gazteen langabeziak eta ondasunen banaketa bidegabeak larriagotzen duten pobrezia egoerarekin. Herrialde horiek menpekotasun handia dute oinarrizko lehengaiekiko, esaterako, arrozarekiko eta gariarekiko –ogia egiteko oinarrizkoa–. Lehengai horiek garestitzeak azken hilabeteetan salneurriak %10 inguru haztea eragin du.

Saudi Arabia munduko bigarren petrolio ekoizlea da (eguneko 10 milioi upel inguru), eta lehena erreserbei dagokienez (260.000 milioi upel inguru). Baina ondasun horrek ez du esan nahi herritarrek erosteko ahalmen handia dutenik; biztanleko errenta 12.920 eurokoa da, Espainiakoaren erdia inguru (24.300 euro) eta Frantziakoaren ia herena (33.300 euro).

Aberastasunaren banaketa bidegabea Magrebeko eta Ekialde Hurbileko errebolten eragile nagusietakoa da, zalantzarik gabe. Petrolioa ekoizten duten herrialde gehienetan dagoen arrakala hori are nabarmenagoa da petroliorik ez dutenetan. Herrialde horietan biztanleko errenta Europakoa (23.600 euro) baino askoz txikiagoa da. Esaterako, Tunisian edo Yemenen, urteko errenta nekez iristen da 800 eurora. Nazioarteko Moneta Funtsaren datuen arabera, Tunisiako BPG batez beste %5 hazi da azken hamarkadan eta Yemenen, aldiz, %4. Hazkunde horrek ez du langileen erosteko ahalmenean eragin eta, esaterako, Yemenen eguneko 9 dolarreko soldata jasotzen jarraitzen dute.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude