Untxien Waterloo

Napoleon Bonaparte bere garaiko estratega militar onena eta agintari boteretsuena zen, baina errusiarrekin Tilsiteko Ituna sinatu eta handik gutxira, untxi saldo batek izutu zuen enperadorea.
Napoleon Bonaparte bere garaiko estratega militar onena eta agintari boteretsuena zen, baina errusiarrekin Tilsiteko Ituna sinatu eta handik gutxira, untxi saldo batek izutu zuen enperadorea. Jacques Louis David

Tilsit (Prusia), 1807. Alexander I.a tsarrak eta Napoleon Bonapartek Errusia eta Frantziaren arteko gatazka etetea adostu zuten. Tilsiteko Itunaren bidez, etsaien aurrean elkarri laguntzeko konpromisoa hartu zuten, eta gainera Europako pastela bien artean banatzeko erabili zuten. Berri ona eta ospakizunerako aitzakia ederra zen Bonaparterentzat. Hala, Frantziako Armadako Estatu Nagusiko buru eta Napoleonen lagun min Louis Alexandre Berthierrek enperadorearentzat ehiza egun berezia prestatzea erabaki zuen.

Napoleoni koipea eman asmoz, Berthierrek ehunka untxi erosi zituen ehiza eremuan askatzeko (Francori, arrantzara edo ehizara joaten zenean, amuarrainak, eperrak eta oreinak ipintzen zizkioten bezalaxe). Ehizaki gehien botako zituena izan zedin, enperadorea aurreneko lerroan jarri zen. Baina, orduan, gauzak ez ziren espero bezala gertatu. Berthierrek erositako untxiak baserrikoak ziren, etxekotuak zeuden, gizakiek jaten eman ziezaieten ohituak. Gainera, untxiak ehiza eremura garraiatzerakoan, inori ez zitzaion bururatu animaliak elikatzea. Askatu zituztenean, tripa zorria ederki egina zuten eta, hara eta hona ihesi irten beharrean, hurbilen zuten gizakiarengana ziztu bizian abiatu ziren, janari eske. Eta hantxe, lehen lerroan, hiru urte lehenago bere burua enperadore izendatu zuen gizona zegoen, historiako estratega militarrik bikainenetakoa, hamarkada eskasean Europa mendebaldea eta erdialdea konkistatuko zituena, ordura arte gudu-zelaian porrotik izan gabea.

Segizio guztia untxi gosetien erasoa eragozten saiatu zen, baina alferrik. Napoleon zalgurdian igo zen eta “gudu-zelai” hartatik ihes egin zuen.

Handik zazpi urtera Napoleon mendean hartu zuten Waterlooko guduan. Untxien umiliazioak ez zuen porrot haren ondorio nabarmenik eta oihartzunik izan. Baina, ziurrenik, Napoleonen duintasuna Santa Helena moduko batera erbesteratu zen aldi baterako.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude