Sol-idaritweet Requiem #m15


Xabier Paya @xabipaya
2011eko ekainak 05

 

I
Okupazio bihurtu zaizkit (@sol)
azken bi aste luzeak, (#akanpadabilbo)
nerebiziko pena ematen dit
kanpin-denda gordetzeak

 VII
3 ideien adostasuna
izan zen urrats itzela, (#adostasunak)
tamalez laster amaitu dugu
“Eulien jaunak” bezela.

II
Hauteskundeak pasa ondoren
bi dira egia hutsak: (#baiwecamp)
ezkerrak plazak betetzen ditu,
eskubiak, boto-kutxak. (@arriaga)

VIII
Hainbat plazatan batu gintuen
mundua aldatu nahiak
baina burua nahastu zigun (@zenwecamp)
intsentsuaren usaiak!

III
Ez da eskuinik, ez da ezkerrik,
akabo alde bikoak, (@0magufo)
orain munduak bereizten ditu
goikoak eta behekoak.

IX
Txakurtxirula, gorroi, begano,
konspiranoiko ta friki, (#jetalatza)
espabilatzen ez denarentzat,
espabilatuak, beti!

IV
PP-PSOE dilema hari (#akanpadadonostia)
esaten genion “alde”…
orain ez dakit hobeto gauden
bipartidismorik gabe!

X
Garaiz altxatu izan bagenu
iraultza-kanpamentua, (@asanblablabla)
agian ez zen desagertuko
lehengo fundamentua.

V
Egoera hau ez da berria,
lehen geunden berdin-berdin, 
baina hobeto eramaten zen
lan eta soldatarekin. (@ni-nini)

XI
Historian gera zitekeen arren
matxinada bat bezala,
gure eskoletan ez da ikasiko
“pataleta nazionala”. (@EHisdifferent)

VI
Tira, akaso, sozialistek
egin ez balute hutsik...(@gurepower)
beste mundu bat ez da posible,
ezinbestekoa baizik. (#ezgoazinora)

XII
Suminez eta justizi-gosez (RT)
vinimos a tomar “la Sol”,
eta historiak esanen du (RT) que
vinimos a tomar “el sol”. (#ESPrevolution)


Doinua:  "Dios te salbe ongi etorri”.

Oharra: ez kantatu parentesi artean dauden hitzak

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.

Kanal hauetan artxibatua: M15  |  Espainia

M15 kanaletik interesatuko zaizu...
2016-07-04 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoa Zutik izan den bidaiaz, Fernandez Savaterrekin hausnarrean

Egunak joan ahala, biziraupenaren larritasunik gabe eta denboraren prespektiba lagun, 23 egun iraun zituen Gipuzkoa Zutik kanpaldiari buruzko analisiak gehitzen doaz. Hainbat kidek Amador Fernandez Savaterrekin izandako elkarrizketatik ideia hauek bildu ditugu.


Plazetan hasi, agenda politikoa aldatzen bukatu

2011ko maiatzaren 15ekoak jokoz kanpo harrapatu zituen Euskal Herriko zenbait eragile politiko. Benetako demokrazia eskatuz plazak okupatu zituzten herritarrek klase politikoa ordezkaritza-krisian murgildu zuten eta hemen ere sumatu dira ondorioak, Podemos alderdiak jaso dituen botu forman. Bost urte atzera egin dugu tarte honetan gertatu dena ulertzen saiatzeko.


2016-01-25 | Hamaika Telebista
Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?
MULTIMEDIA - Ertzak

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna

...

M15ak 4 urte: mugimenduak kaleak hartuko ditu hauteskunde bezperan

Lau urte bete dira M15 mugimenduak Espainiako Estatuko hirietako plazak hartu zituenetik. Mayo Global 2015M koordinadorak larunbaterako mobilizazioak deitu ditu Espainiako hemeretzi hiritan. Era berean, maiatzaren 23an, hauteskundeen bezperan, mobilizazioa deitu du.


2014-10-03 | Nerea Ibarzabal
M15 mugimenduari hasiera eman ziotenentzat 74 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak

2011an M15 mugimendua eragin zuen manifestazioan atxilotutako 14 gazte inputatu dituzte, hiru urte eta bost hilabete geroago.


“Protesta oro jazarri eta zigortzea da lege honen helburua”

Herritarren segurtasuneko lege-proiektua onartu zuen ostiralean Espainiako Ministroen Kontseiluak. Hainbat eragile sozialekin eta organismo publikoekin hitz egin ostean, lege-proiektuan aldaketa batzuk onartu dituztela azaldu du Fernandez Diaz Barne Ministroak. Hala ere, askok salatu dute legearen helburuak bere horretan jarraitzen duela: protesta oro jazarri eta zigortzea.


2014-07-08 | ARGIA
Absolbitu egin dituzte Kataluniako parlamentua inguratzeagatik auzipetutakoak

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez ditu Kataluniako Mossoek aurkeztutako frogak onartu, eta absolbitu egin ditu 2011ko ekainaren 15ean murrizketen aurka egindako Aturem el Parlament ekintzagatik auzipetutako hogei lagunetatik hemeretzi.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Rockdelux eta espektakuluaren prentsa

Oso komentatua ari da izaten Rockdelux aldizkariak Nacho Vegasi egin dion azken elkarrizketa. Eta ez kontu musikalengatik, hain juxtu.


2014-03-26 | Ane Lusarreta
"Herritarren segurtasunerako legea" moldatuko dutela dio Fernandez Diazek

Espainiako Barne ministerioak “Herritarren segurtasunerako legea” aldatuko duela adierazi du, jaso dituen kritikek eraginda.


2014-02-03 | ARGIA
Emakume bat larri zauritu du Espainiako Poliziak protesta baketsu batean

Adineko emakume bat larri zauritu zuen atzo poliziak Valladoliden. PPk Gaztelako hiri horretan egin duen kongresua baliatuz hainbat protesta izan dira.


2013-11-27 | ARGIA
Herritarren segurtasunerako legeak, iragarri baino isun txikiagoak

Espainiako Gobernuak Barne Ministerioari eskatu dio herritarren segurtasunerako legeak aurreikusten dituen isunak leuntzeko, Eldiario.es agerkariak jakinarazi duenez.


41 egunen ondoren utzi du gose greba Rajoyren dimisioa eskatzen zuen bilbotarrak

Jorge Arzuaga, 24 urteko gazte bilbotarrak urriaren 12an hasi zuen gose greba Madrilgo Puerta del Sol plazan. 41 egun pasa dira ordutik eta “osasun arazoaksaihesteko” ekimena utziko duela iragarri du.


600.000 euroko isuna eskratxe bat egiteagatik?

Herritarren Segurtasunerako lege proiektu berria dauka esku artean Espainiako Gobernuak eta isun handiak aurreikusten ditu azken urteetan ugaritu dien protesta moldeen kontra.


31 egun gose greban
Rajoyren dimisioa eskatzeko

Hilabete joan da Jorge Arzuaga bilbotarrak Rajoyren dimisioa eskatzeko gose greba hasi zuenetik. Urriaren 12an Hispanitate egunez ekin zion protestari eta Madrilgo Puerta del Solen jarraitzen du ordutik.


Rajoyren dimisioa eskatuz bilbotar batek hasitako gose greba zabaltzen ari da

Jorge Arzuaga Bilboko gaztea gose greban dago Madrilgo Puerta del Solen “Mariano Rajoyren Gobernua erori edo hauteskundeak aurreratzen dituzten arte”. Ekimen horri beste lau lagun gehitu zaizkio eta jada bost dira protestan ari direnak.


2013-10-17 | Hedoi Etxarte
Michael Hardt Iruñean: "Botere guztia plazei!" aldarritik impassera

Michael Hardtek hitzaldia eskaini zuen atzo Iruñean La Hormiga Atómica Liburuakek eta Komunen Fundazioak gonbidatuta. 86 lagun bertaratu ziren, Declaration liburuko gaiak landu ziren bereziki.


2013-08-29 | Lander Arbelaitz
Madrilgo #OfeliaResiste kanpainak zuhurtasunez ospatu du garaipena

Lehen bataila irabazi dute Madrilen Ofelia Nieto kaleko eraikina eraistearen aurka mobilizatu diren ehunka pertsonak. Bart gauerdian amaitu da Udalak hau egiteko zuen epea. Bertan hiru familia bizi dira eta espaloia zabaltzeko argudiopean kalean utzi nahi dituzte. “Sí se puede” oihuka ospatu dute garaipena.

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude