argia.eus
INPRIMATU
Planeta bakartiak

Joxerra Aizpurua Sarasola 2010ko ekainaren 05
NASA

Nature aldizkarian diotenez, Takahiro Sumik eta beraren ikerlari taldeak dozena bat inguru planeta bakarti identifikatu dute. Planeta handiak dira, Jupiterren tamainakoak batzuk, eta antza denez ez dute inolako izarren inguruan orbitatzen.

Aipatu ikerlarien ustetan, planeta bakarti horiek hasieran izar baten inguruan biraka aritzen ziren, baina ezagutzen ez diren arrazoiengatik irten egin ziren zeuden orbitetatik eta inorako bideari ekin zioten.

Aurkikuntza honek erantzunik ez duten galdera ugari planteatzen du. Oraingoz dozena bat planeta bakarti baino ez da aurkitu, baina milioika izan daitezke, aztertutako zeru zatia oso txikia izan baita.