Ederra bildu

dute, zaborra lurrazpiko ikusezin, atez ate gezurrak zabaltzen jardun ondoren Diario Vasco haizagailu. Hernani, Usurbil, Oiartzun. Hirurek eurenak ageriko, agerian utzi diete sasira lehenik eta krematoriora gero nahi luketenei, atez ateko bilketa probatu duten herritarrak konforme baino konformeago daudela ardura bere eskutan uzten duen sistemarekin, zero zabor gogoan. Politikariek, oraingoan, galdu egin dutela onartu dute publikoki eta horietako baten esanak Hernaniko Kronikan irakurri ditut. “Atez atekoen aldekoek irabazi dute, guk jarraituko dugu aurka egiten”. Rekondo hernaniarraren hitzak dituzue, ez Xabier Mikel usurbildarrarenak noski. Gabriel Arestiren hura ekarri dit gogora alkate izandako hernaniarrak, matraila bakarrean hartzen zituela denak, bigarren matraila erakusteko astirik ematen ez ziotela kantatzen zuen huraxe. Eta begitartea mudatu gabe kapaz ditugu porrotetatik irakaspen sakonenak erakartzen dituztela esateko, poetak bailiran. Komertzialagoa da. Niri, nire kalenturak berak jota daudela iruditzen zait, zorri berak erasoka bizi gaituela, arerioengandik ikasteko ezgauza garela. Ni jakitun nauzue. Sendabelarraren zain bizi naiz.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude