argia.eus
INPRIMATU
Fukushima: isiltasun fasea hasi da

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko maiatzaren 25

Hilabetez egunero eman izan ziguten Fukushiman gertatzen ari zenaren berri. Orain, aldiz, astean behin-edo iristen zaizkigu hango albisteak. Heltzen zaigun informazio horrek baieztatu egiten du orrialde hauetan hasieratik darabilgun hipotesia, hots, Fukushimako egoera kontrolaezina dela eta luzerakoa izateaz gain Japoniako eta inguruko lurren eta biztanleen egoerak edozein unetan okerrera egin dezakeela. Azken aldi honetan ailegatzen diren informazio-tanten arabera erreaktore gehienen egoera ezin txarragoa dela ziurta daiteke, eta ondorioz, inguruko itsasoena eta lurrena ere bai.