Terriblea iruditzen zait

  • Batzuen artean ::Orgasmus

    Txalaparta

    orrialdeak ::230

    prezioa ::17.50€

Orgasmus
Orgasmus
Orgasmus irakurri dut eta liburua bera baino adierazgarriago iruditu zait liburu honen inguruan hautsak harrotu nahian sorturiko gatazka. Liburua irakurri aurretik, bazen gauza pare bat, irakurketa erakargarri batetik urruntzen ninduena: enkarguko gauza izatea, batetik; eta bestetik, ipuin antologia izatea. Ipuingintzaren inguruan Julio Cortazarrek esaten zuen eleberriak, boxeoan bezala puntuka irabazten zuela irakurlea, eta ipuinak, berriz, knock-out batekin.

Beraz, ipuinak kolpez irabazi behar du irakurlea. Eta hori hain da zaila… Normalean, nago ipuin antologietatik, hori, bakarren batzuek besterik ez dutela lortzen, poesia liburuetan gertatzen den bezalaxe; eta enkarguz denean, zer esanik ez. Haratx, laburbilduz ipuin bildumak enegan sorturiko inpresioa.

Liburua hamaika emakume idazlek idatzi dute. Gaia: Erasmus. Literatur sistema guztietan idazleen kolektiboak sortzen dira, gurean horren lekuko: Pott, Lubaki, Tropelekoak eta, itsumustuan, Erasmus neskak. Euren hitzetan nahiago Orgasmus Erasmus baino, eta horren inguruan esandakoak liburuaren aurkezpenean “orgasmus belaunaldia”-ren arkeologia baterako irakurketa proposamenean bildu dituzte.

Niri terriblea iruditzen zait. Baina nik esan beharrekoak webgunean oso ondo jasoak daude. Bertan Iraitz Urkulok El Correon egindako iruzkinari ihardespen jarioa etorri baitzaio Iratxe Esnaola idazlearen lumatik eta Josune Muñoz kritikari feministaren literatur irizpideetatik.

Kontua da emakume idazleek lubakietatik ateratzea lortzen dutenean, hau da, geure literatur sisteman % 15 izatea apenas lortzen dutenean, demaseko mediatizazioa eta booma dagoela esaten da. Eta, gainera, lotsagabeki izenak ematen dira. Nago emakumeak idazten ari direla, emakumeak unibertsitateetan literatur klaseak ematen ari direla eta nago emakume gutxi batzuk ikerlari lanetan ari direla eta ondorioz, ikusezin zena ikusgarri bihurtu dela; eta horri booma esaten zaio, gizonezkoena naturala den modu berberean. Emakumeak idazten ari dira, gutxi batzuk dira eta gainera, gutxi horien artean batzuen batzuk oso luma dotorea dute; eta literatur bizia egiten ari dira; eta literaturari beste ikuspegi bat, beste begirada berri bat eransten ari dira. Eta hori ez da booma. Pixkanaka-pixkanaka, emakumeak negualditik ateratzen ari dira San Jose loreak bezala eta horren aurrean aukera hagitz dago: harriak bota, ez ikusiarena egin eta berriro ere negualdira kondenatu, edo modu naturalean udaberriak eskaintzen duen paisaiari begiratu , hor baitago kolore eztanda, hor elutsetik eguterara pasa ahal izateko pasahitza.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude