argia.eus
INPRIMATU
“Prozesu hau atzeraezina da”
Mikel Asurmendi @masurmendi 2021eko ekainaren 30a

“Herrialde garatua da gurea. Azken hogeita hamar urteotako gure politika biolentzia praktikatu duen –eta babes politikoa duen– mugimendu batekin garatu duena. Horrek Estatuaren baitan erreakzio gaiztoak sorrarazi ditu. Estatua demokraziaren ertzean ibili da, mugan, berme demokratikoak galdu ditu, eta batez ere, arrasto txarra sortu du mentalitate eta jokabideetan, sendatzeko denbora asko beharko duena.

Ezker abertzaleak gogoeta egin du azkenik. ETAren jarduera lekuz kanpo dagoela dio. Prozesu hau atzeraezina da, eta ez bada, zatiketaren potentzialtasunak barneratuak izango dituzte, edo bideratuak. IRAren kasuan, IRA Benetakoarekin gertatu bezala. Ezker abertzalearen osagai zentrala fidel bazaio biolentziarik gabeko proiektu bati, hondar ekintzek ez dute etorkizunik. Ez dut ezagutzen mundu hori, indarren oreka ere ez, baina mugimenduaren gidaritza daramatenak konbentzituta daude ez dagoela beste biderik. Hauteskundeetan parte-hartzeak –eta emaitzek– indartuko dute beren apustua.

Independentzia –nik ez dut ikusiko– bide horretatik etorriko da, konbentzimendu demokratikoaren bidez, bestela ez. Pentsamendu hori ezker abertzalearen soziologian gehiengo bilakatzen ari da egun. Noski, beti daude trabak, esaterako, politikaren jarduera erabat profesionalizatu da, hori ere arazoa da. Dena den, euskal mundu nazionalistaren proiektuarentzat denbora politak datoz”.