I Kantauri bazter honetan antzina, oso aspaldi mendi ta zuhaitz artean harizti eta pagadi, herri bat sortu ziguten auskalo zenbat gizaldi gureganaino heldua belaunaldiz belaunaldi. Espainia ta Frantziak zapaltzaile bezain adi loredi behar zuena bihurtuaz arantzadi isurrarazi digute hainbat malko ta izardi... herri txiki izatea beti da arazo handi. |
IV Iraupen luzea dute diktaduraren ahalmenak: berekin dakarzkiela eskubideen galmenak... Nahiz eta ondorioak diren nahiko nabarmenak, harro mintzatzen zaizkigu aginpidean daudenak: oihukatuaz “gu gara demokratarik onenak! gure eskutikan datoz etortzen diren on denak”... Besteei eskatu arren damuak eta kondenak Fragak noiz gaitzetsi ditu egin zituen krimenak? |
|
II Francok herentzi gisara utzi zuen monarkia faxistek beren babesa izateko non aurkia. Horrela eskertu zuen bere morroi on aurkia eta hauek baliatu aitonaren aterkia, bitartean itxi gabe herriaren lubakia aldez aurretikan ongi pentsatu ta ebakia beraz grazia ez dute zeruetatik jaulkia: batzuentzat debekua besteentzako aulkia. |
V Euskal Herri bedeinkatu, polita bezain txukuna, asabengandikan jaso dugun herentzi kuttuna... Bakoitzaren bihotzean sinatutako ituna izan dadila biharko euskaldunentzat gutuna. Egunsentiaren gose beti da arrats iluna guk ere amesten dugu helduko dela eguna: askatasun eguzkiak argi egingo diguna... Bortizkeria gabeko Euskal Herri euskalduna. |
|
III Batzuentzat Patxi deun harek joan aurretik zerura, agur ere egin zuen ohitura zuen modura: “lotua ongi lotua” esaldi famatu hura... demokrazi makatz honi txertatuaz diktadura. Haueri mezua sartu zitzaien barru-barrura: bortizkeria guztiak bihurtzeraino ohitura. Saldu nahi diguten arren demokratiko itxura... oraindik ez da askatu ezarri zuen lotura. |
Doinua: "Habanera”.
Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.