IKTak eta hedabideak behatzeko gunea

  • 1.300 metro koadroko eraikina izango du Irigoienazpikoa egitasmoak Andoainen (Gipuzkoa). Andoaingo Udala eta Larramendi Bazkuna dira eragile nagusiak. Euskarazko IKTak eta hedabideak proiektuaren ardatz nagusi izatea nahi dute.
     

Beheko solairua kontuan izanda lau solairuko eraikina izango da Irigoienazpikoa. Besteak beste, taberna, laborategia eta telebista platoa izango ditu.
Beheko solairua kontuan izanda lau solairuko eraikina izango da Irigoienazpikoa. Besteak beste, taberna, laborategia eta telebista platoa izango ditu.Beheko solairua kontuan izanda lau solairuko eraikina izango da Irigoienazpikoa. Besteak beste, taberna, laborategia eta telebista platoa izango ditu.IArantzabal

Euskara biziberritzeko erronka nagusiak zeintzuk dira? Galdera horren harira hausnarketa egina dute Andoaingo Udalak eta Larramendi Bazkunak Irigoienazpikoa egitasmoak zer izan beharko lukeen zehazteko. Eragileek garbi daukate: euskalgintza euskararen erabilera esparruek kezkatzen dute, eta horietako eremu garrantzitsu bat komunikazioarena da. Komunikazioa letra larriz idatzi dute, muga lausoak onartuz. Egitasmoa batez ere IKTei (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) eta orokorrean hedabideei begira prestatu dute. Eskualde mailatik harago doazen eta komunikazioarekin lotura duten ekintzek izango dute tokia.

Egitasmoa euskaratik euskarara egindakoa izango da, baina joan-etorria ezinbestekotzat dute. Alegia, komunikazioaren esparru zabalean hizkuntza ez hegemonikoak zertan ari diren begiratu nahi da, haiengandik ikasteko dagoena Andoaingo egoitzara ekartzeko, eta aldi berean, hemen daukaguna haiei eskaintzeko. Egitasmoa, zentzu zabalean hartuta, hizkuntza ez hegemonikoen jakintza trukerako gunea da, bereziki, komunikazioaren alorrean.

Iban Arantzabal Goienako antolaketa zuzendaria da eta Irigoienazpikoa egitasmoa idatzi du. Bere ustez, askotan ingelesez zer egiten duten begira ibiltzen gara. “Haien lilurapean, haien mimetismoz, euskarazko produktuak egiten ditugu. Horri begira egon behar gara, baina hori al da gure eredua? Gure moduko hizkuntzetan badaude gauza dezente erabilgarriagoak eta arrakastatsuagoak izan daitezkeenak. Hor dago gure joko zelaia eta ez Telecincoko programa eredu bat hartu eta euskaraz emanda”.

Urte amaierarako dena zehaztuta

Irigoienazpikoa egitasmoaren sorrerako eragileak Andoaingo Udala eta Larramendi Bazkuna dira. Geroago, hausnarketa garaian, bat egin zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gonbidapena jaso du. Gai honi lotuta apirilean Andoainen egindako mintegian bi erakunde publikoek hartu zuten parte. Dena den, egitasmoa oso aurreratuta badago ere, oraindik hainbat kontu garrantzitsu zehazteko dago. Eraikina pentsatutako edukietara moldatu eta zaharberritzeko aurreproiektu arkitektonikoa egina dago. Egiteke dagoena da bideragarritasun –ekonomikoa eta antolaketakoa, besteak beste– txostena, eta formulazio juridikoa, hau da, fundazio, elkarte edo nolako egituraketa izango duen proiektuak. Sorrerako bi eragileek adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, erakunde pribatuak, unibertsitateak eta euskarazko komunikazioaren sektorea ondoan nahiko lituzkete. Zehazteko dagoen guztia 2011 bukatu baino lehen borobilduko da.

Taberna eta laborategia

1.300 metro karratuko eraikinean lau solairutan egongo dira banatuta bulegoak, gelak eta bestelakoak. Espazio bakoitzaren erabilera zehaztuta dago.
Egitasmoaren gune zentrala laborategi-platoa izango da. Hizkuntza ez hegemonikoen ikerkuntza gunea izatea nahi dute eragileek, teoriatik praktikara jauzi egiteko aukera izatea. Bi zati izango ditu gune horrek. Batetik, erabilera libreko gunea egongo da, ispilu polarizatuz inguratuta. Horrek esan nahi du eremu horretan ibiliko diren erabiltzaileak behatu egingo dituztela. Eremu hori IKT aparailuz jantzia egongo da: prentsa digitala irakurtzeko gailuak, liburu irakurgailuak (e-bookak, iPada), bideo jokoak... Esate baterako, tabernara zerbait hartzera hurbildu direnak laborategi horretan informazio bila edo jolasean aritu daitezke. Behatzaileek erabilera horiek aztertzeko aukera izango dute. Bestetik, pre-zero programak egiteko platoa egongo da. Baliabide gutxirekin prestatutako platoa izango da eta haren funtzioa telebistarako edo Interneterako saioak sortu nahian dabiltzanek lehen probak egiteko modua izatea da. Azken finean, laborategiak eta platoak unibertsitateei, teknologia enpresei, hedabideei, ikasleei eta abarri probaleku moduan balioko diete.
Gune nagusi horrez gain, Larramendi Bazkunaren bulego zentralak, 111 Akademiaren bulego-liburutegia, mintegi eta jardunaldietarako lekua, taberna, jatetxea eta ostatua izango ditu eraikinak. n

EUKOA, merkatu ikerketarako enpresa

Irigoienazpikoa egitasmoaren apustu garrantzitsuena da EUKOA (Euskal Komunikabideen Audientziak). Euskarazko hedabideen audientziak neurtuko ditu EUKOAk, zenbatekoak eta nolakotasuna. Egitasmoa idazteko ardura izan duen Iban Arantzabalen ustez, “neurketa batzuk egiten dira euskarazko komunikabideetan, baina ez dira ez nahikoa, eta batzuetan, ezta oso zientifikoak ere. Susmoen arabera gabiltza hedabideak eta batzuetan asmatzen dugu eta besteetan ez. EUKOA sortuz ez dugu ezer asmatu, beste hizkuntzetan badira horrelako enpresak, baina euskarazko merkaturako ez geneukan halakorik”. Irabazi asmorik gabeko enpresa izango da eta independentea. Sektoreko enpresak eta erakundeak izango dira jabeak. Eskualde mailatik gorako Euskal Herri osoko hedabideekin lan egiteko ahalmena izango du. Ez dute baztertu herri handietako hedabideei ere aukera ematea.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude