Beti dago dirua gerrarako

Finantza eta ekonomia krisiaren erdian, gobernu guztiek diote ez dagoela dirudik pentsioak mantentzeko, langabezia laguntzeko, hezkuntzarentzat, osasunarentzat... eta ez dute zalantzarik egiten bisturia sartzeko herri sektoreetan min gehien egiten duen lekuan. Oso gogor murrizten da gastu soziala. Hainbat herrialdetan ikusi dugu, eta Euskal Herrian ere jasaten dugu egoera hori, Madrilen, Parisen eta Bruselaren menpe egonik. Dena den, badago kapitulu bat inoiz ukitzen ez dena: gastu militarra eta armetarako inbertsioa. Estokolmoko Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren arabera, munduko gastu militarrak 2009ko 1,5 bilioi dolarrak gainditu zituen 2010ean, eguneko 4.200 milioi dolar, alegia.


2011n datu berriagoak azaldu dira –Libiako gerra dela-eta–, tesi hori baieztatzen dutenak, hau da, gastu sozialerako ez, baina gerrarako dirua badagoela. Bi adibide: AEBek Libiaren kontra jaurtitzen duten Tomahawk kruzero misil bakoitzarekin milioi bat euro gastatzen dute, aditu militarren arabera. Gerraren lehen hiru asteetan 500 misil inguru jaurti zituzten. Soilik misiletan, hiru astetan, 500 milioi euro gastatu zituzten. Euren abioiek hegan egindako ordu bakoitzarekin 20.000 euro baino gehiago gastatu dira. Kalkulatu itzazue hegaldi orduak eta joan milioi euroak gehitzen. Espainiako Estatuaren kasuan, iturri ofizialen arabera, Libian duen airezko dispositibo guztiak 43 milioi euro kosta lezake hiru hilabetetan. Espainiako kongresuak emandako datuek diotenez, Espainiako ejertzitoak 2010ean kanpoan izandako misioen kostu ekonomikoa, 788 milioi eurokoa izan zen. Afganistangoa da misiorik garestiena: 464 milioi euro. Gastu sozialak bat-batean murrizten dituzte, eta era berean, dirua dago gerrarako, diru asko... Eta biolentzia kondenatzen dutela esaten dutenek aitortzen dute hori.
 


ASTEKARIA
2011ko maiatzaren 22a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude