Antropozemoa

Ramón Fernandez Duranek bi liburu hauek utzi dizkigu testamendu gisa: Kapitalismo globalaren porrota eta Antropozemoa. Borrokalari eta pentsalari nekaezinaren azken ekarpenak bikainak –eta zoliak– dira bizi dugun mundu petral honen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Metodologia zorrotz eta zehatz erabiliz, Ramónek erakusten digu kapitalismo globalak talka egin duela biosferarekin. Zuzen-zuzenean goazela amildegira, kapitalismoa ez badugu beste eredu mota batez ordezkatzen.

Datuak hor daude ikusi nahi duenarentzat: negutegi efektua jadanik ukaezina da. Hala ere, CO2 isurketa hazten ari da etengabe. Azken ehun urteetan aurreko gizaldi guztian baino energia gehiago xahutu da; biomasaren %40 ustiatu da; bioaniztasunaren %30 galdu da; ur emarien kutsadura larria izaki. Honen guztiaren atzean, metropoli urbanoen zabalkundea, nekazaritza intentsiboaren hazkundea eta industriaren garapen jasanezina dago.

Askok katastrofistatzat edo muturreko iritzitzat joko dute honako hau. Nik ez. Izan ere, estreinako alarma deiak egin zirenetik 30 urte galdu dira alfer-alferrik. Eta, zoritxarrez, mundua gobernatzen dutenen aldetik ez da ikusten norabidea aldatzeko zantzurik. Stockholmeko eta Cancuneko Klimaren goi-bileretan gertatutakoa tamalgarria izan bazen, istripu nuklearrek marka guztiak gainditu dituzte.

“Ez omen du CO2 isurtzen” aitzakia (zentralen eraikuntzan, erauzketa lanetan eta uranioaren produkzioan sortzen den CO2 kopurua ez baitute aipatzen) energia nuklearren aldeko ahotsak indartsuago eta ozenago entzun dira azken urteetan. Bazirudien nuklearren aldekoak gainditzen ari zirela Txernobyleko sindromea. Izan ere, harro eta itsu esaten ziguten, Txernobylekoa burokrazia inkonpetente baten ondorioa izan zela eta ezinezkoa zela antzekorik gertatzea herrialde garatuetan, esate baterako, Japonian. Baina gertatu da. Eta astotik jaitsi beharrean, energia nuklearraren berezko arriskua onartu beharrean, naturak sorturiko ezuste bati (aurretik ezin esan dena omen) leporatzen diote errua! Amerikako Estatu Batuetan egunotan izandako haize erauntsiekin ere izan dira arazoak zenbait zentral nuklearretan.
Giza akatsak direla edo naturaren ezustekoak direla (edo atentaturen bat), kontua da, istripuak estatistikoki ekidin ezinak direla, are, kapitalismoak krisia nola nuklearrak istripu arriskua hala. Biek hala biek daramate hondamendia erraietan!

Orduan, zergatik setakeria kriminal hori? Energia nuklearra inoiz ez da izan, ezta izango, energia krisia gainditzeko adina, gaur egun ere, elektrizitatearen %13,4 besterik ez baitu ematen. Beraz, nuklearra erraz ordezka daitekeen energia mota da. Kontua da horretarako borondatea izatea. Baina ez dago, azken finean, eta ez dago “bakearen aldeko atomoen” leloa militar arlokoa ezkutatzeko sortu zelako. Uranioaren produkzioa armagintza atomikoarekin lotua dagoelako azken finean (egungo konfliktoetan uranio pobretuarekin eginiko munizio erradiaktiboa erabiltzen da). Ahaztu gabe, nuklear lobbyak duen indarra. Holandan eta Alemanian salbu, inon ez dira ausartu luzamen baimena eman dieten zentralei zerga gogor bat ezartzea, bide horretatik lortutako diruarekin energia berriztatzailea bultzatzeko asmoz.
Antropozemoak bizi gaitu. Ezkor naiz. Baina ez nago etsia. Walter Benjaminek zioen “ezkortasuna antolatu egin behar dela”. Horretan nago ni. Aspaldi konbentzitu nintzen ezkortasun aktiboa dela (Haserretu gaitezen!) baikortasuna garatzeko modurik inteligenteena. 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude