Genevako CERN ikerketa-zentroko ikerlariek anti-hidrogenozko atomoek hamazazpi minutuz irautea lortu dute, ALPHA izeneko saiakeratan. Lortu diren atomoek elektroi positibo bat eta protoi negatibo bat zituzten, hidrogeno atomo baten aurkakoa hain zuzen ere.
Zientzialarien ustetan, Big Bang-aren ondoren materia eta antimateria kantitate berdinetan sortu ziren, baina egungo unibertsoa materiaz osaturik dago; antimateria desagertu egin zen. Eta usteak ustel izaten dira frogak aurkitzen ez diren bitartean.
Esan bezala, 1.000 segundotan eskuetan izan dute zientzialariek anti-hidrogenoa. Etorkizunean denbora luzeagoan izatea espero dutenez, antimateriak desagertzeko duen joera hobeto ulertuko dutelakoan daude.