argia.eus
INPRIMATU
Montzoiak Indiaren biraketaren arduradun

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko maiatzaren 03a
india
www.stevemccurry.com

Earth and Planetary Science Letters aldizkarian argitara emandako artikuluan, Giampiero Iaffaldano australiar zientzialariak zuzendutako taldeak frogatu du montzoien indarraren eraginez Indiako ekialdeko kostaldea mendebaldekoa baino azelerazio handiagoarekin higitzen ari dela, eta horren ondorioz azpi-kontinente osoa azken hamar milioi urteotan ordularien aurkako noranzkoan gradu bat biratu duela. Montzoiek askatzen duten uraren pisua da neurri batean Indiaren errotazioa eragiten duena.

Ikerlariek suposatzen dute azpi-kontinentearen mugimenduak eragina izango duela inguruan dauden plaka tektonikoetan, baina ezin dute ezer ere ziurtatu etorkizun hurbilean gerta daitezkeen lurrikarez.