Esperientzia

Nahiagoko nuke hainbeste bidaiatzea eskatzen ez duen belaunaldiren bat, baina eskerrik asko Beñat, onartzen dut zure Seneca, “Ze-neke!”n izen emateko gonbidapena (Volgako batelariek zerbait ezin badugu, belaunaldi bat osatzea da), gutxienez Erasmusarekin baino gutxiago mugitu behar dut, Madrilen bizi naizenez batere ez. Niri, eta Orgasmus liburua irakurri gabe, bigarren partea gustatzen zait, adjektibo luzeak jartzearena; Koldo Izagirrek lideratzen duen –ez aginte zuzenez, sinbolikoki baizik– belaunaldi maskulino “biktimista-folklorista-enpresarial” monakala, adibidez; a ez, feminismo zen (feminitate guztiak dira feministak?), eta Irati Jimenez, nahastu egiten zaizkit niri jartzen ez dizkidaten etiketak, ni gainera ez dakit Orgasmusetik kanpo gera naitekeen ere (Erasmusetik bezala), galdetu izan didaten eran, orain bat-batean, uholdeka, agertzen ari garen emakume mordoaren parte garen guztiok (etorkinen kopuruarekin ere izaten dira halako portzentaje-irudipenak), berdin eta gai berdinei buruz idazten dugunez. Nik egia esan, eta aukera eman didazunez, gustura larrutuko nuke Uxue Alberdi mozorro teoriko batekin, izan ere, duela gutxi izan nuen bazkari batean lagun batek seinalatu zidan eran, inbidia diot nire izen berarekin arrakasta handiagoa lortu duelako (eta guapagoa delako, eta nobio guapoagoa duelako eta Google-en desagerrarazten nauelako…), gorrotoa diot irratiko nire kolaborazio batean bere izenez aurkeztu nindutenetik; baina ondo pentsatu eta ohartu naiz ez dagoela Orgasmus koadrilan. Denok berdin idazten dugunez, nahastu egiten naiz ni ere; agian horregatik zuk ezin duzu egon Beñat, gizon bakoitza bat eta bakarra zaretenez oraindik.

Belaunaldi izenetara itzuliz gaztetasunarekin oso loturik dauden izenak dira denak hala ere, oso ikusia; ni zahartzaroaren zain nengoen berez ezer aldarrikatzen hasteko, Estrellita Castroz mozorrotu eta medioak konkistatu, emakume zahar, makillatu eta mozkortzat agertu, “Benidorm” belaunaldia, osasun sexuala pitorik inporta ez zaion bat. Baina ez, zahartzaroa aldarrikatzearena, emakume gaztearena bezala, Arantxa Urretabizkaiak kendu digu; belaunaldi batzuek aldarrikapen asko berenganatu dute.

Nik zerbait arinagoaz aritu nahi nuen berez, hauteskunde kanpainaz adibidez, gure gurasoen belaunaldia, edo haien bidean, politikariak paternalki guretzat antzezten, dena hain historiko, simulazio, ideia baino etiketa gehiago, irudien atzetik, koadrila bila bezala, eta ETA, denen kanpaina, gure “kezka” ulertuz, ezer aukeratzen ez dutenen festan, dagoeneko liturgia baino ez den sigla bat kanpainen zutabe, aukeratuko bagenu bezala egiten dute guretzat, klasean inperio garaietako senatuez esaten ziguten eran, nork agintzen duen jakinik ere, eta bozkatzen ditugunak gestore esanekoagoak edo kexatiagoak izango direla, zentratzen gara denok antzerki gero eta sinesgaitzagoan, non gaur egungo krisian eztabaidagai eta kontraesan handiena ETA den, eta Troitiño kokatzea (gure belaunaldi fundatu berriaren izena alferrik erabili dut ia, gero eta gehiago gustatzen zait “Ze-neke!”rena).

Errealitatea kontatu behar duenak gezurra bizi badu, fikziogile zenbaitek ezin dugun zerbait, eta belaunaldietara itzuliz, Arantxa Urretabizkaiari aurrea hartzeko beste modu bat erabil dezakegu (uste dut lehen aipatu dudan Angel Errorekin elkarrizketaren batean sortu zela ideia); idazteari utzi behar genioke, eta Guggenheimeko instalazio batean jarri idazten ari garela performatuz, idazten ez duen idazle belaunaldia behar genuke, edo gure holograma bat jar daiteke besterik gabe, etiketaz: “Idazle esperientzia”. 


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude