argia.eus
INPRIMATU
Korrikarako prest
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 07a

Ikasturte berezia da aurtengoa Marian Barrio eta Jordi Romeorentzat. Korrika 17 bete-betean harrapatu dute. Lehendik ere ezagutzen dute Korrika eta aurten ere lasterkaldia egiteko intentzioz dira. Barrio Intxaurrondoko elkarte bateko kideekin behin baino gehiagotan egon da petoa jantzi eta bide ondoan Korrika animatzen. Noski, ondoren berak ere parte hartu du. Romeok duela bost urte ezagutu zuen Korrika eta parte hartu zuen. “Flipatu” egin zuen euskararen inguruan antolatutako ekitaldi hau ikusita. Giroa gustukoa du, integratuta sentitzen da. Biek zorionak luzatu dizkiote AEKri Korrika antolatzeagatik.