“Ez, zientzia ez da Egia”

  • Pamplonetario izeneko zer bat zuzentzen du, nahiz gizakia Ilargira iristean ohean zegoen.

Javier Armentia
Javier ArmentiaJosu Santesteban

Zenbat aldiz eskatu dizute izarrak ikusarazteko?

Lehen aldia da, egia esan... Baina askori ikusarazi dizkiot edo, gutxienez, askorekin ikusi ditut.

Ze, izarrak ikusteko, zer da onena?

Argiak itzali, hiriak bilakatu diren farola baso hauetatik korrika ihes egin eta gauarekin elkartzea.

LSD, estasi, anfetaminarik ez, beraz?

Beste gauza batzuk ikus ditzakezu psikotropikoekin, baina gogoa baino ez da behar izarrak ikusteko. Eta konpainia ona...

Aizu, Egia omen da zientzia.

Ez, ez da Egia, liburu lodi edo koloretako tunikadun jendearen menpeko dogma ez den zerbaiten bilaketa baizik.

Ez dakit, literatura asko dagoela iruditzen zait.

Poesia ere bai. Imajinazioa dago, sormena, ideia berri eta hobeen etengabeko bilaketa. Lehen mailako sorkuntza kulturala da zientzia, baina ez dago engainurik ez fikziorik.

Literaturarekin gauza bat du komunean: astuna da askorentzat.

Zalantzarik gabe, literaturarekin batzuetan gertatzen den bezala, gaizki eta gogorik gabe azaltzen digutelako.

Eskerrak Punset dugun!

Ez. Eskerrak unibertsitateak eta ikertzaileak ditugun, karrera zientifiko bat egitera animatzen den jendea. Besteok saiatzen gara mundu apasionagarri bat ezagutarazten.

Euskal Herriko Punset zintugulakoan...

Inolaz ere ez. Kuriositatea duen tipo bat naiz, lotsarik gabea.

Zientziak ez du leku handirik telebistan. Bai sasi-zientziek.

Egia. Baina antzeko zerbait gertatzen da kazetaritza eta xelebrekerien sasi-kazetaritzarekin. Hedabideetako programatzaile eta jabeak dira babaloreak, edo maltzurrak.

Astronomia eta astrologiaren artean, handia da aldea?

Galileoren eta bere teoriak arbuiatzera kondenatu zutenen artekoa bezain handia. Alderatzen ari zara zientzia eta sineskeria. Eta negozioa.

Ezin gara inorekin fida beraz, zientzialariekin ez bada?

Ez behintzat zientzialaria izateagatik soilik. Komeni da fidatzea modu lasaian froga daitekeen horrekin, antigoaleko zerak, irakaspenak, botere kontuak ahotan hartu gabe.

Eta, Messiz harago, ba al da Jainkorik?

Ez. Batzuek denbora batez pentsatu zuten Maradona zela, baina, badakizu, jainkorik gorenak ere idolo ahantzien modura erortzen dira azkenerako.


ASTEKARIA
2011ko apirilaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude