argia.eus
INPRIMATU
Gure eguzkia erraldoi gorri bihurtuko denean...

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko apirilaren 13a
Gure eguzkia erraldoi gorri bihurtuko denean...
3.bp.blogspot.com

Sydneyko Unibertsitateko astronomo talde batek Nature aldizkarian argitara eman duenaren arabera, izar erraldoi gorriak zein motakoak diren zehazteko teknika berritzailea garatu dute.

Erraldoi gorriak erretzen duten erregaiaren arabera sailkatzen dira multzo batean ala bestean. Helioko nukleoa erretzen duten bitartean erraldoi gazteak direla uste da, eta izarra inguratzen duen atmosferako hidrogenoa erretzen hasten direnean, erraldoi zaharrak. Bigarren motakoak, azken fasean daudenean, izugarri handitzen dira, eta inguruan duten guztia kiskaltzen dute desagertu aurretik. Gure eguzkiaren kasuan, uste da oraindik beste 12.000 milioi urtetan iraungo duela orain arte bezala, baina hortik aurrera gero eta gehiago handituko da.

Hazkunde horretan diametroa 100 aldiz handiago bihurtuko dela estimatzen da, eta Merkurio, Artizarra eta Lurra jango dituela ere bai.
Ikerketa hau egiteko ezinbestekoa izan da Kepler zundak bidalitako informazioa.