Estetika, argibide

Ezin ukatu. Datu teknikoek, alde batekoek zein bertzekoek eztabaidetan, zorabiatzen naute. Haien bila noanean, baliteke aurretiko joera izatea alde baterantz edo besterantz makurtzeko, zeharkako hainbat arrazoirengatik, eta gehienetan arrazoi teknikoek baino gehiago nire ustezko sen onak eramanik. Baina datu bila horretan, irekia izan nahi eta bi aldeetako datu zorabiagarriak deskorapilatzen saiatzen naiz, konparatzen, batzuen eta bertzeen hiperboleak haien neurrira ekartzen... azkenik zerbait gehiago ikasi dudalako inpresioa neureganatzeraino, baina horrexegatik hain zuzen bertze sentsazio hau nitaz jabetzeraino: gero eta hutsune handiagoak ditut kontu horien inguruko ezagutzan. Erraten den bezala: zenbat eta gehiago ikasi, hainbat eta sakonagoa nire ezjakinaren kontzientzia.

Halere, eztabaidaren platoko datu-dantzaren erdian, urrats berezi halakoak ikusten dituzu, erritmoa aldatzen dutenak; oin, beso, lepo, sabel, aldaka eta gerrien itzulinguru halakoak, dantzaren ikusgarritasuna biribiltzen dutenak. Dantzaren hari soilen atzetik dantzari antagonistei sen estetiko desberdinak antzematen dizkiezu. Eta estetika horiek dira mugitzen zaituztenak, datu-urrats soilak baino gehiago, dantzari bat lehenestera eta bertzea baztertzera.

Adibide bikain bat: hiru urte duela, 2008ko otsailean, parada izan genuen Eusko Jaurlaritzako Herrilan-sailburuari irakurtzeko AHT inguruko eztabaidan, trenaren defentsan noski. Elkarrizketa bat, eta kazetariak, batere neutrala ez izanik, sailburuari, beronek nahi baino gehiago hitz eginarazi zion. Bada, datuen dantza korapilatsuaren erdian, honakoa bota zuen: “Legebiltzarrean azaroan izan zen azken eztabaida: %85ek bozkatu zuten azpiegituren alde”. Eta “Legebiltzarrean herritar guztien ordezkariak daude”. Beraz...

Sailburuaren sabel itzulinguru bat dirudi argudioak, datuen dantza soilari estetika-ukitu bat emate aldera. Estetika eztabaidagarria, gainera, zeren lepoa emanen bainuke legebiltzarkideen %85 hura ni bezainbertze zorabiatzen dutela datu teknikoek, nik neuk baino gehiago ez dakiela AHT horren beharraz. Nahiz eta gerta izan zitekeen, ni EAEko hautesle izan banintz, %85 horren zati bat neuk hautatua izana, horrek ez du erran nahi ene botoa orri zuri azpiko sinadura denik, hautetsiek gero euren nahierara idazteko ebazpenak auzi guztietan. Hautesleon boto itxurako sinaduraren gainean badaude testu batzuk, bertan idatzi gabe baina non, bertzeak bertze, auzi batzuetarako herri-kontsultak eta erreferendumak eskatzen diren, demokrazia parte-hartzaileen ikur gisa.

Eta hain zuzen, horren galde egin zion kazetariak. Hona erantzuna, antologiakoa, datu tekniko guztiek baino anitz gehiago bultza ninduena AHT arbuiatzera: “Gure sistema instituzionala onartzen badugu, noski. Bestela, beste era bateko eztabaida batean sartzen ari gara. Kasu horretan, galdeketa erabiltzen ariko litzateke, ez horrenbeste trenaren inguruan erabakitzeko, baizik eta erakundeei eraso egiteko”. Horixe datuen dantzaren erdian sabel, aldaka eta ipurmasailen itzulinguruak, demokraziari buruzko estetika edertzailetzat! Demokrazia parte-hartzailearen ikur diren herri-kontsultak demokraziaren suntsitzaile bihurtu zituen sailburuak, bere sabeleko AHT plana bertan behera uztearen alde agertzen bazen herria gehiengoz.

Zorabiatzen naute, bai, datu teknikoek askotan. Haien atzetik sarri dagoen estetikak itzultzen nau ene senera, ordea.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude