Kutxek euskal kulturaren alde egindakoa

Medikura noa” esan, bulegotik irten, kotxea hartu eta Bilbotik Iruñera, dantzarien elkarteko bilerara bata. Lantokiko telefonoa eta agendarekin kultur aste osoa antolatzen bestea. Aurrezki kutxan bata, eta bankuan bestea, eta ordu erdiko telefono elkarrizketa bien artean, hurrengo astean egingo duten jaialdiko xehetasunak lotzen.

Ez dira ez bat, ez bi, dantza taldearen emanaldiak, elkarteko gorabeherak, udalekin harremanak, festen programaketak, hitzaldi, erakusketa eta beste mila kultur jarduera beraien lantokietatik antolatu izan dituztenak. Tailerretan batzuk, bulegoetan gehienak, eta aurrezki kutxa eta bankuetan aritutakoak mordoa. Milaka lan-ordu izango dira lantegiko zereginei ebatsitakoak, eta ikastola, auzoko festa, musika, dantza, antzerki eta bertso jaialdien antolaketa lanetara desbideratutakoak.

Orain, kafe eta komunerako minutuak neurtuta ditugu, eta lan-segundu bakoitzaren erabilera zehatza, errendimendu eta kostua zehaztuta daude. Lankideak itxura batean behintzat, txintxo-txintxo jarduten dira beraien zereginetan edo Facebook-en “atsegin dut” jartzen, eta “militantea” lotsatu egiten da lantokira deitzen dutenean. Telefonista ere pipertuta antzematen du inprentatik goiz berean hiru aldiz deitu dutelako: “Ez, ez, ni ez naiz dantza taldeko idazkaria, eta niri bost axola udaleko logoa falta bazaizue!”.

Kultura ekitaldiak antolatzeko lehen baino bolondres eta disposizio gutxiago dagoela aipatzen denean, ezin ahaztu lan-munduan azken urteotan izan diren aldaketak. Poliki-poliki joan dira japonizatzen lantokiak eta beraz, ezin diogu ez aurrezki kutxen fusioari, ez eta Fukushimari leporatu hain emankorra gertatu zaigun jarioa itxi izana. Bakar batzuek jarraitzen dute beraien lan-orduak kultura eta festetara desbideratzen, baina badakigu kudeatzaile berri bakoitzak gehiago zorrozten dituela lan-orduen kontrol mekanismoak eta hauenak ere bide motza izango duela.

Beraz, besteak beste, eraikuntza enpresek, aseguratzaileek, mota guztietarako tailerrek, hornitzaileek eta banaketa enpresek, denda handi eta txikiek, aurrezki kutxek eta bankuek euskal kulturaren alde egindakoa aitortu eta eskertzeko ordua iritsi da. Mila esker, zuen ekarpenik gabe ezinezkoa izango zen. Ea orain nola moldatzen garen. 


ASTEKARIA
2011ko apirilaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude