Hilik

Internetez ikus ditzakegunetik, gustuko telesail bat topatzen dudanetan bezain besteko betekada izan nuen Iñaki Berrioren zutabeekin Beñat, larunbat bakartiaren orduak bete zizkidatenak. Irudiaren inguruko zure gogoetak nahigabe burmuineko eremu eskuragarriren batean izango nituen eta heriotzari buruzko zutabe batean geratu naiz, ekidinezina zaidan lotura batean, iruditik heriotzara. Zutabean hiltzeko momentuaz ari zen, unea aukeratzeaz, hiltzen zenerako prestaketez. Liz Taylorrez oroitu nintzen, bere heriotza egunerako hainbat gauza eskaturik zuena, urtetan hitzorduetara iritsi zen eran, bere hiletara berandu iristea kasu, “ez da horrelako izarrik geratzen”, eta larunbat alfer hartan, De repente el último verano ikustera jarri nintzen, “bere pelikulak geratzen zaizkigu eta hori guztia”.

Pantailan bizirik agertzen zena ordea, hilik dago, eta ikusten ari nintzena hilik dago gainera irudia jaso zen unetik; zenbat aldiz hil ote da Liz Taylor. Munduko argazki guztiak, izarrenak eta gureak, heriotza banaren konstatazioa balira bezala zen, gehiago izango ez denaren erregistroa (eta Xabier Montoiarena etorkizunerako apustu bat, iraunkortasunaren alde presentea kuantitatiboki apur bat sakrifikatuz; noizbait argazkia bilatu duenak presenteak eman diezaiokeen printza txikiena harrapatu nahi du, edo editoreari, esaneko izan eta eskatzen dizkioten argazki guztiak atereaz, bere liburua argitaratzeak suposatu duen diru xahutzea nolabait konpentsatu). Lizek gainera, ez dakit zein unetik aurrera, bere aurreko irudia bortizki hiltzen zuen, konstelazioz okertu den izar bat bezala, garaiz kanpo, Espainian Sara Montielekin gertatzen den eran, edo gertatu zen bezala Donostian, azken aldiz, izar agertzeko modu baten heriotza konfirmatuz, mamutzat agertu zen Bette Davis harekin (orain aktoreak, pertsonaia famatuak, “ni pertsona supernormala naiz”, beren familiaz oroitzen dira saritzen dituztenean, mukiak irentsi behar izateko intentsitatez negar zotinka, eta jogurt desnatatuak eskatzen dituzte hoteletan. Ez dute gure gainetik egon nahi, ezta iruditzat ere; dagoeneko ez dira tentazio arriskutsu, kontsumitzailearen proiekzio baino, ume katolikoen sentiberatasun/zuzentasuna arriskuan jarriko ez dituen zerbait oso aspergarria azkenik).

Ez dakit zerk eraman nauen, irudiek edo heriotzak, gaurko hirietan pentsatzera, bakoitza Calatrava baten atzetik irudi izateko turisten kameretan, hiriak museo, begiratuak izateko, izar. Eta museoan hilik obra dago, pasiboa bera da, ez hartzailea, obrak duen bizitza, begiratzen duenarena da (orain batzuetan sentsazioa sartzen zait obra aurrez adosten dela ikuslearekin egiten diren kontu interaktibo guztien bidez kriterioa ostu eta kontsumituko dutena ateratzen baitiote, eta gero, interpretazioa inposatzen behin obra kalean dela, autoreak interaktuatzen jarraitu nahi duelako, hartzailea bakean utzi gabe). Jolas parke, hiriak duen bizitza bakarra ikuslearena litzateke, turistarena, gaur egun eskubide guztien muga markatuz, (greba deitu orduko hasten gara, ez bizilagunek, zer esango dute turistek), eta gero eta ohikoagoa da entzutea Sevillari bultzada perretxiko erraldoi batzuk emango diotela, seguridad ciudadana, janzkera inposaketak eta asmatu ditugun kultura guztiak, gastronomikoa batez ere; Bilbo adibidez hiri guztien inbidia bihurtzen ari da, gero eta museoago, ez dakit nongo ikusleentzat.

Lokartzeko eskua luzatu eta katuaren arnasa bizia bilatu nuen, argazkietatik libre, museoaren banbalinetan.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude