argia.eus
INPRIMATU
Beste akta

Xabier Paya @xabipaya 2011ko apirilaren 06a
    I
– Musean txapeldunak
Carlos eta Fermin!
– Garaia da bilera
hau amaitu dadin;
plantak egiten luze
jardun dugu. – En fin,
hau ere ebatziko
dugu arin-arin:
azkeneko aktari,
“copiaypega” egin!
        IV
– Baina diote ETA
gaitzesten dutela!
– Badakizu betiko
berberak direla…
– Ez al zen justizia
gure erregela?
– Araua da Espainia
bat bakarra dela!
– Ez ahaztu inoiz Franco
ohean hil zela.
 
        II
– Baina hau lehengoaren
berdina ote da?
– Zertara dator orain
halako galdera?
– Behingoz ausartu dira
ETA gaitzestera;
zerrenda garbia da
goitik eta behera…
Bete behar zutena
ez zen horixe ba!?
    V
– Tira, bozka dezagun,
altxatu eskuak…
Gehiengoa lortu du
aurkako juzkuak.
– Barkatuko al digu
sekula patuak…?
– Baimen eskean betoz
luzaro saguak;
justizia bat baino
ez dauka katuak.
        III
– Antiterroristetan
milioika euro;
bizkartzain pribatuak
hamar mila edo;
albistegi denetan
bizpahiru numero…
Zer lirateke Raxoi
eta Zapatero
ETA amaitu dela
onartu ezkero?
    VI
– Posible izango da
erabakitzea
eta gero iritzi
denak isiltzea?
– Aski da albistetan
amu bat jartzea
eta hegazkin batzuk
urrun bidaltzea…
Horixe da herria
“alibiatzea”.


Doinua: “Xagutxo batzuekin”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.