66 erreaktore nuklearren ondoan bizi gara

  • Euskal Herri inguruan 66 erreaktore nuklear daude. 8 Espainian daude, eta 58 Frantzian. Horietako 4 gure mugetatik 5 eta 200 kilometro arteko distantziara daude.

Zentral nuklearren distantzia EHko erdigunearekiko.
Zentral nuklearren distantzia EHko erdigunearekiko.

Japonia egoera larrian dago joan den martxoaren 11n gertatutako lurrikararen eta hondamendi nuklearraren ondorioz. Horrek energia nuklearraren egoerari buruzko eztabaida eragin du Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori gertatu baino lehenago, Espainiako Gobernua nuklearren bizitza luzatzeko aukera aztertzen ari zen –horien artean Garoñakoarena, Euskal Herritik gertuen dagoen zentral nuklearrarena– eta mahaigaineratu zuen energia nuklearra beharrezkoa zela energia-etorkizuna bermatzeko. Japonian gertatu den hondamendi nuklearrak itxaropen horiek zapuztu ditu eta, une batez bada ere, eztabaida bertan behera utzi dute. Industria eta finantza talde handiek, aldiz, hor jarraitzen dute; izan ere, beren lobbyen eta baliabide mediatikoen babesa dute. Giroa baretzen denean, orain gori-gori dago-eta, eztabaidari eutsiko diote berriro eta presioa egingo dute munduan energia nuklearra erabiltzen jarrai dezagun, bai eta gehiago erabil dezagun ere.

Testuinguru hori abiapuntu hartuta, zein da Euskal Herrian eta munduan energia nuklearraren egoera? Egun 442 erreaktore nuklear daude martxan eta 65 erreaktore ari dira eraikitzen munduko hainbat lekutan. Euskal Herrian ez dago zentral nuklearrik martxan. Dena den, hainbat zentral gugandik oso gertu daude. Beraz, Japonian gertatutako hondamendi nuklearraren antzekorik gertatuko balitz, arriskuan egongo ginateke.

Euskal Herria lau erreaktore nuklearrek setiatuta

Euskal Herrian denbora asko egon gara zentral nuklear bat eraikiko zuten beldurrez, esate baterako, Lemoizen. Azkenean, zentral hori ez zuten eraiki. Dena den, Euskal Herria leku arriskutsuan dago; izan ere, gure herrialdea 66 zentral nuklearrez inguratuta dago eta horietako lau oso gertu ditugu. Espainiako estatuan zortzi erreaktore daude eta guztira 7.727 megawatteko ahalmena dute; Frantziako estatuan, berriz, 58 daude eta guztira 63.423 megawatteko ahalmena dute.

Hauek dira Espainiako 8 erreaktore nuklearrak: Garoña ―Euskal Herritik gertuen dagoena―, Almaraz I eta II, Asco I eta II, Cofrentes, Trillo eta Vandellos II. Frantziako 58 erreaktore nuklearretatik hiru aipatuko ditugu, Euskal Herritik gertuen daudenak, hain zuzen ere: Le Blayais-eko biak (I eta II), Braud et Saint Louis departamentuan, Bordele ondoan; eta Golfech-ekoa, Tarn-et-Garonne departamentuan, Tolosa ondoan.

Gure herrialdea 4 erreaktore nuklearrez inguratuta dago eta erreaktore nuklear horiek Euskal Herriko mugetatik 5 eta 200 kilometro arteko distantziara daude. Garoña Burgosen dago eta 466 megawatteko ahalmena du. 1971n eraiki zuten eta Arabatik 5 kilometrora dago. Frantziako hiru erreaktoreak, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beheretik 200 kilometrora daude, gutxi gorabehera. Le Blayaiseko zentral biek 910 megawatteko ahalmena dute, eta 1981ean eta 1983an eraiki zituzten. Golfecheko zentralak 1.310 megawatteko ahalmena du eta 1991n eraiki zuten. Le Blayaiseko zentral nuklearra da Frantziako hiru zentral garrantzitsuenetako bat.  

Zentral horiek guztiek azken urteetan istripuren bat izan dute instalazioetan –esate baterako, uholdeak eta suteak–; dena den, istripu horiek ezin dira alderatu Japoniako Fukushiman gertatutakoarekin. Hala eta guztiz ere, hondamendi nuklearra gertatuko balitz, Japoniakoaren larritasun berekoa izan edo larritasun gutxiagokoa izan, Euskal Herriko biztanleengan eragingo luke.. Argi dago Garoñako zentralak eragingo lituzkeela ondorio larrienak; izan ere, istripu nuklearren ebakuazio-planek zentraletik 30 kilometrora dauden biztanleak ebakuatzen dituzte.

Ez dugu kostalde nuklearrik

Zorionez, Euskal Herrian oraingoz ez dago zentral nuklearrik. Hala eta guztiz ere, 60ko eta 70eko hamarkadetan hainbat plan egin ziren Hego Euskal Herriko kostaldean zentral nuklearrak eraikitzeko. Zentral nuklearrak Lemoizen, Ea-Ispasterren eta Deban egitea proposatu zuten. Lemoizen (Bizkaia) hasi ziren: Iberduero elektrizitate-enpresak, egun Iberdrola deritzonak, bi erreaktore nuklear eraiki zituen. Erreaktore nuklear horiek prest zeuden 70eko urteetan abian jartzeko.

Iberdueroren, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren plan horiek –EAJk kudeatuak–, bertan behera gelditu ziren herritarren oposizioari eta ETAren esku-hartzeari esker. Herritarrek manifestazio itzelak egin zituzten, eta ETAren esku-hartzeak hainbat hildako eragin zituen –zentrala eraikitzen ari ziren langileak, erakunde armatuko militanteak, eta Iberdueroko ingeniari bat–. Ondorioz, inoiz martxan jarri ez ziren bi erreaktore haiek betiko geldiaraztea lortu zuten. Gainerako proiektuak ere bertan behera gelditu ziren. Basordaseko kalara joaten denak munstro hura ikusiko du oraindik ere; izan ere, ez dute eraitsi. Euskal Kostalde Ez Nuklearraren Aldeko Batzordea 1976an eratu zen. Batzorde historiko hartako arduradunen lana, gizon eta emakume haien lana, aitortzeko eta eskertzeko garaia da oraingoa.
 


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude