argia.eus
INPRIMATU
Zirrikiturik ez
Miel Anjel Elustondo 2013ko maiatzaren 07a

“Gaztela-Leongo (Espainia) instituzioek ez dute, juridikoki, euskararen errealitatea aitortu nahi. Ez dute interesik. Udalek bestela jokatzen dutela esango nuke. Trebiñu herrian, adibidez, PPk izan du agintea joan den lau urtean. Berez, jakina denez, Trebiñu administrazio jardunean Burgosi lotzeko alde da PP, baina, hala ere, Trebiñun ez dute euskararekiko jarrera aurrez aurrekorik. Bada zerbait. Eta diruz lagunduko du Korrika bera… Toki-mailan, behintzat, bada halako jarrera bat euskara konfrontazio-gai izan ez dadin. Badiot, Trebiñu barruan. Hortik harantz ez diote zirrikiturik ireki nahi”.