Milioika pose 85 urtean

Anatol Josephok (1894-1980) fotomatoia asmatu eta lau urtera, 1930ean, Arizonako fotomatoi batean ateratako argazki sorta.
Anatol Josephok (1894-1980) fotomatoia asmatu eta lau urtera, 1930ean, Arizonako fotomatoi batean ateratako argazki sorta.Vintage Ephemera

New York, 1926ko iraila. “Egin argazkia zeure buruari! Zortzi pose, zortzi minutuan” idatzita zuen kabina ipini zuten Broadwayn, 51. eta 52. kaleen kantoian. Munduko lehen argazki estudio automatizatua zen, profesionalen beharrik gabe, 25 zentimoren truke eta minutu gutxian zortzi argazkiko zerrenda egiten zuena. Tramankulua 32 urteko Anatol Josepho siberiarrak asmatu eta patentatu zuen.

Anatol Josephewitz –abizena gero aldatu zuen– Alemaniara joan zen 15 urte zituela, eta han ikasi zuen argazkilari lanbidea. Lehen Mundu Gerra amaituta Shanghaira joan zen, eta Txinako hiri horretan zegoela bururatu zitzaion asmakizuna. Baina New Yorkera iritsi arte ez zuen ideia gauzatzeko beharrezko kapitala lortu: 11.000 dolar. Inbertsioa berehala bihurtu zen errentagarri.

1927ko apirileko Times Magazine aldizkariaren arabera, urte erdian 280.000 lagunek erabili zuten photobooth (argazki kabina) izeneko makina. Urte horren amaieran kabina Europara eta Kanadara iritsi zen eta Frantzian, lehenengoz, Photomaton esan zioten. Baina ordurako Anatol Josepho ez zen makinen jabe. 1927ko martxoaren 28an, The New York Times egunkariko azaleko albisteak zioen Josephok milioi bat dolarren truke saldu zituela argazki kabina ustiatzeko eskubideak. Dirutza izugarria zen garai hartan, baina polemikoena Josephok diruarekin egin zuena izan zen: milioi erdia karitate egintzetarako eman zuen. Jendeak ez zuen ulertu Anatolek egindakoa eta, siberiarra zenez, altruismoa komunismoarekin nahastu zuten. Zorionez, urte batzuk falta ziren oraindik McCarthyren jazarpena abiatzeko eta Josepho 1928an Los Angelesera erretiratu zen, beste milioi erdiaz lasai bizitzera.

Urte horretan, André Breton surrealistak fotomatoia “irudi bidezko psikoanalisi sistema” zela idatzi zuen. 1963an Andy Warholek fotomatoia erabili zuen Ethel Scullen erretratu ezaguna egiteko. Eta gaur egun, argazki digitalen aro betean, ordenagailuek eta telefono mugikorrek fotomatoi aplikazioak izan arren, dokumentu pertsonaletako argazkiak ateratzeko Josephok duela 85 urte Broadwayn jarri zuen kabina haren oinordekoak erabiltzen dira.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude