argia.eus
INPRIMATU
Lilaton lasterketa
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2011ko martxoaren 13a

Martxoaren 13koa Donostiako Lilaton taldeak antolatuko duen 22. edizioa izango da. 5 kilometroko ibilbidea hiriko erdiguneko kaleetan osatzen da. Lehenengo edizioan 200 partaide baino gutxiago izan baziren aurtengorako 2.300 elastiko prestatu dituzte. Emakumeentzako baino ez den lasterketaren izaera ezagutu nahi baduzu www.lilaton.com-en aurkituko duzu bideo interesgarria.