G kontua

    I
Genuinoa, bat-batekoa,
sortzen dutena bi zirik,
gene “razioz” generazio
mantendu dena bizirik.
Jakinekoa eta jeniala
bereizten ditu Andonik,
baina bertsoa “degeneratzen”
hasia sumatzen dut nik:
Bertsolaritzak genitalekin
ez ei du zerikusirik,

azken aldian, aldiz, dena da
generoa, ez besterik.
        IV
Nahiz eurak izan gaia bertsotan
gizarteratzen lehenak,
genero kontu hauek ez dira
soilik emakumeenak.
Ezetz aurkitu bi “ardo-gizon”
zapore bera dutenak
nahiz kristalezko gorputz arretan
etortzen diren den-denak;
ziur ozpindu izan direla
inoiz batzuen barrenak
gorputzez arrak izatearren
kexatu ezin direnak.
 
        II
Emakumeek sufritu zuten
matxismoaren geriza
seiko saioan bost morroirekin
bakarra zenean missa;
gaur egun, aldiz, ganbaran dago
orduko argazki grisa
eta oholtzan jarduten dugu
Apolo zein Artemisa.
Zer inporta du hanken artean
izan zozo edo ziza,
generoa ez da zein komunetan
egin behar duzun txiza.
    V
Jon Sarasuak egin berri du
sekulako esklusiba
BECeko azken final handiko
bertsolariei begira:
“bertso gehienak euren artean
truka litezke” Mobida 8-O!!!
Denek ez dute genero bera
afaritik jaialdira,
baina hamalau mila pertsona
dauzkazunean begira…
tira, agian, genero batzuk
generalizatzen dira…
        III
Emakumeen umore motez
hasita gaude hizketan
komiko nola izan litezkeen
arte eszenikoetan.
Nik etsenpluak aurkitu ditut
Beterriko Txapelketan,
Kabaretean, neskaz beteta
dauden bertso-eskoletan
eta uste dut, oinarriturik
beste batzuen hitzetan,
pomada jartzen ari garela
itxitako zaurietan.
    VI
Kontrolik gabe biratu arren
gogoetaren noriak,
bada garaia praktikan jartzen
hasteko queer teoriak.
1) Denak ezberdin eta berdintsu
egin gintuen zoriak.
2) Generoaren zauririk ez du
hurrengo belaunaldiak.
Ahantz ditzagun iraganeko
damuak eta fobiak
beste zentzu bat izan ez dezan
genero indarkeriak.


Doinua: “Abokatuak esan berri dit”.

Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


ASTEKARIA
2011ko martxoaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude