Burgesiaren diktadura

Gazte nintzela, jada aspaldi, jendartearen antolakuntzari buruzko lehenengo irakurketak eta eztabaidak egiten hasi ginenean, gogoratzen dut Xabier Arzalluz, orduan PNVko buru, zera esaten, ezkerreko ideiak “kanpotik” etorritakoak zirela, eta orduko ETAren inguruan geundenak autoritarioak ginela, proletalgoaren diktadura ezarri nahi genuelako, hain zuzen ere.


Jeltzalearen lehenengo baieztapenak harritu egiten ninduen; ez nion zentzu gehiegi hartzen, ez bazen pentsatzeko, agian, Arzalluzek uste izango zukeela kapitalismoa Euskal Herrian sortua zela, jainkoa eta lege zaharrekin batera, paleolitiko garaian edo. Baina, batez ere bigarren esaldiak mintzen ninduen bereziki.


Jelburuak esandakoak zera adierazten zuen, edota ez zekiela marxismoari buruz, eskuineko demokristaua baitzen, eta kapitalismoaren aldeko sutsua, beraz; edo nahita botatako esaldia zela, euskal jendeak diktadura hitzari zion beldurra erabiliz, ezkertzaleen aurka egiteko.
30 urte eta gero, lehen munduan, mundu osoko “Jeltzaleek” bultzatutako kapitalismo horren krisia bizitzea egokitu zaigunean, konturatzen hasi gara, berriz ere, hemen nork agintzen duen benetan. Horregatik gogora etorri zaizkit hitz haiek.


Espainiako Estatuan sozialdemokratek –beti eskuinaren lan zikina egitea egokitzen baitzaie– hartu dituzten erabakiak ikusi eta gero, ongizate estatuaren ezabapena sinatu dutenean, gogoratu dugu, hemen Europan ere, fatxada demokratiko homologatuen azpian, ordenak ematen –diktatzen– dituena, garbiki, burgesia dela.


Kapitalak agintzen du, eta Marxek Manifestuan zioen bezala, “Gobernu modernoa burges klasearen arazo orokorren administrazio-batzordea besterik ez dela” argi agertzen ari zaigu, gu gerrikoak estutzen ari garen bitartean, korporazio handiek milaka milioika euroko etekinak baitauzkate, eta zerbitzu publikoak murriztearekin batera, pribatuak hazten ikusten baititugu.


Proletalgoaren diktadurak esan nahi zuena, zehazki, zera zen: aginduak, ekonomia eremuko aginduak, langileen esku geldituko zirela, burgesiaren esku egon beharrean. Eta irizpide bezala, jabego pribatua publikoaren menpe geldituko zela, denborarekin desagertzen joan arte.


Eta zer esango dizuet bada, nik aukeratzekotan, nahiago dut langile jendearen diktadura, neu barne nagoelako, gehiengoarekin, orain arteko burgesiaren –elite aberats, zapaltzaile, minoritarioaren– diktadura baino. Haren gainetik, egitura politiko demokratikoa, parte-hartzailea, eta herritarrengandik hurbilagoa ere antolatzeko aukera izango dugu, orduan. Zeren beldur?


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude