Erotzekoa behar du izan egiazki. Hiri batera iristen zara eta ezin konta ahala jendek hitz egin nahi du zurekin, horietatik ez gutxi, kazetariak. Bihar-etzi euren agerkariak suzko lili bihurtu nahi dituzte, gasolina eman behar diezu, debalde. Arratsalde osoa pasa du elkarrizketak eskaintzen, nekatuta dago, baina arrangurarik ez azkenekoa iritsi denean. Gero, bukatzean, hitzaldia eman behar duen aretora autoz joan nahi ote duen galdetu diote. Ezetz, nahiago duela oinez. Horri esker hiriaren historiaz zerbait ikasteko parada izango du. Golemeko txalo zaparradarekin amaituko da Tariq Aliren Iruñeko egun finlandiarra. Egun finlandiar luze-luzea.