Ikerketa Agronomikorako Frantziako Institutuko (INRA) ikerlariek lehen aldiz lortu dute apoximia landare sexualetan. Landare asexualetan erraza da apoximia gertatzea, hau da, landare baten ondorengoak jatorrizko landarearen geneen klonak izatea; baina landare sexualetan, polinizazioa gertatzen denez, jatorrizko landarearen ezaugarri batzuk baino ez dira transmititzen.
Science aldizkarian argitara emandako artikuluan, landare sexualetan apoximia aplikatzeko bidea erakutsi dute ikerlariek. Aurkikuntzak oso ondorio garrantzitsuak izan ditzake nekazaritzaren alorrean, batez ere, genetikoki oso onak diren landareak hautatu baitaitezke eta horiengandik sortutako landareek gurasoen geneak mantendu baititzakete.